Nuestro pintxo del mes: La Gilda

Un pincho llamado Gilda hecho con guindillas, una oliva y un filete de Anchoas Maisor

Ezagutu ezazu Donostiako pintxo ezagunenaren istorioa; Gildarena, hain zuzen ere.

Euskadiko tabernetan bertakoek eta atzerritarrek gustura dastatzen dituzte hain ezagunak diren pintxoak; ardo onaren eta lagunarteko elkarrizketaren lagun ezin hobea da pintxoa.

Gure antxoa, bokeroi, berdel, hegaluze, mendrezka eta sardintxoak pintxo hauetako askoren osagai nagusiak dira. Horregatik, gure MAISOR produktuekin egin daitezkeen pintxoen iradokizunak egingo dizkizuegu.
“Hilabeteko pintxoa” izeneko atal honi hasiera emateko, Donostiako pintxorik ezagunena aurkezten dizuegu: Gilda.

1946an “Gilda” filma estreinatu zen, Rita Hayworth protagonista zuena. Donostiako Casa Vallés tabernan, bezerotako batek (Joakin Aranburu, “Txepetxa”), filmeko protagonista nagusiaren izena jarri zien Ibarrako langostino, oliba eta antxoaz osaturiko konbinazio honi, Gilda bezalako “gatzduna, berdea eta pixkat pikantea” zelako.

Pintxoak izugarrizko arrakasta izan zuen Donostiako tabernetan eta ospetsu bihurtu zen berehala.

Nola prestatu Gilda bat etxean, modu erraz batean.
Lehenik eta behin hartu zotz bat eta sartu bertan Ibarrako langostino pare bat, Maisor Antxoak xerra bat eta amaitu gustukoena duzun oliba berde batekin.

Emaitza hauxe: zapore fresko eta biziko pintxo bat, Getariako txakolin kopa hotz bat laguntzeko ezin hobea.

Aperitibo atsegingarri hau egiteko osagai guztiak gure on-line dendan dituzu salgai eta zeure etxean izango dituzu 24 ordutan.

Abenduan, Maisor produktuetako batekin egindako “Hilabeteko pintxoaren” beste proposamen bat egingo dizugu.

On egin!