Ni ere Kantauriko esperientziaren aurreko mantalarekin – Patxi Aizpuru

“Ni ere Kantauriko esperientziaren aurreko mantalarekin” atal berri batekin gatoz. Bertan, sukaldari eta gastronomo ezberdinek MAISOR produktuekin egindako euren “esperientzia” aurkeztuko digute. Guztiek ondo ezagutzen dituzte gure produktuak.

Oraingo honetan Donostiako Urbano Jatetxeko Patxi Aizpuru izango dugu gurekin. Patxik MAISOR produktuekin egindako hiru proposamen ezin hobeak eskainiko dizkigu.

Lehenik eta behin, Patxik, aguakate tartar-arekin beteriko tomatea entsaladan eta ozpinetan marinaturiko MAISOR berdela aurkezten digu.

Pintxo hau sagardo zaharrarekin laguntzeko proposamena egiten du.

Bigarrenik, keturiko MAISOR antxoa xerrarekin eginiko pintxoa aurkeztuko digu Patxik, tomate concassé, sagar eta irasagar konpota eta oportoko gazi-gozoarekin betetako voulevant-aren gainean. Txakoli kopa hotz batekin laguntzeko ezin hobea.

Eta amaitzeko, Patxi Aizpuruk itsasoari omenaldi txiki bat egiten dio: Legatza, arrautz-irinetan pasatua, txangurro eta MAISOR abakando kremaz lagunduta. Pintxo hau laguntzeko Arabako Errioxako ardo beltz bat gomendatzen digu Patxik.

Gozatu ondorengo bideoa eta animatu zaitez zeu ere Patxi Aizpuruk proposaturiko Kantauriko esperientziarekin.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *