MAISOR Euskadiko 50 Top Esperientzien artean.

Experiencias Maisor Top 50

Duela 15 urte, gure hasieratan, Getariako tradizio bat berreskuratzeko helburuarekin ekin genion gure lanari. Izan ere, gure arbasoek egiten zuten kalitatezko antxoa, guztien mahaietara gerturatu nahi genuen.

Duela pare bat urte tradizio hau jendeari gerturatu nahi izan genion. Honela, esperientzia desberdinak jarri genituen martxan, gure bezeroek MAISOR antxoak dastatzeaz gain, elaborazio prozesua ere gertutik eta zuzenean bizi eta ezagutu zezaten.

Orain, gure “Kantauriko antxoak egiten ikasteko tailerra” Euskadiko 50 Top Esperientzien artean aurkitzen da eta erreferentziazkoa izango da gure lurraldea eta, bereziki, Getaria bisitatzen dutenen artean.

Honela, MAISORen, guztiok izango duzue gure lana gertutik ezagutzeko aukera, bai eta MAISOR antxoen elaborazioan zuzenean parte hartzeko aukera edota MAISOR antxoak zeure ospakizunean izateko aukera.

MAISOR Esperientziak: Kantauri Itsasoa bizitzeko hiru modu.

MAISOR obradorera bisita gidatua eta Kantauriko produktuen degustazioa.
Aukera ezin hobea MAISOR obradorea gertutik ezagutu eta Kantauriko produktu onenekin (antxoa, bokeroia, berdela) egindako pintxo goxoak dastatzeko, Getariako txakolin kopa batekin lagunduta

Kantauriko antxoak egiten ikasteko tailerra.
Antxoa ona jatea gustuko duen horietakoa bazara, esperientzia ahaztezina eskaintzen dizugu. Izan ere, Kantauriko antxoa oliotan egiteko lanketa prozesuan parte hartu ahal izango duzu, modu tradizional eta artisauan lan eginez. Eta eraman etxera zuk zeuk egindako antxoa!

Tailer hau Euskadiko 50 Top Esperientzia bezala aukeratua izan da.

MAISOR antxoa xerratu eta dastatzeko zerbitzua, ekitaldietarako.
Artisau-eskuak, momentuan Kantauriko antxoa xerratzen. Ikuskizun bat, bai bistarako bai eta ahosabairako ere; edozein ekitaldi edota zeremonia janzten duena.

Anima zaitez eta parte hartu gure esperientziaren batean! Gonbidatu zure bikote, familia edota lagunak eta disfrutatu, Kantauri aldeko kulturaz ikasten duzun bitartean!

Informazio gehiago nahi? MAISOR Esperientziak atalean aurkituko duzu

2 thoughts on “MAISOR Euskadiko 50 Top Esperientzien artean.

  1. YA LLEVO 13 AÑOS DE ADICCION A LAS ANCHOAS MAISOR Y NO CONSUMO DE OTRA MARCA
    ZORIONAK ! ESTA DISTINCION SE LA MERECEN DESDE HACE MUCHO
    SI QUE LES LLEVARE CLIENTES PARA SU TALLER DE ELABORACION DE LA AUTENTICA ANCHOA DEL CANTABRICO EN ACEITE
    LASTER ARTE

    1. Muchas gracias por tus felicitaciones y, sobre todo, por tu fidelidad a nuestros productos. Saber que te gustan nos hace seguir trabajando por hacer un buen producto, un producto de calidad.
      A clientes como tú queremos reconocer con la campaña de hoy. No olvides registrarte. 😉

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *