Category Archives: Noticias

Madrilen Kantauri itsasoa dastatzen!

Maisor en la 37 Salón Gourmet
MAISOR aurten “SALÓN GOURMETS” erakustaldian izango da. Apirilaren 22tik 25era  “Salón Gourmets”-aren 37. edizio honetan, Ifema Madrilen izango gara, gure Getariako artisau produktuak ezagutarazten. Sektoreko profesionalen topaketa honetan, estatuko zein nazioarteko gastronomiazaleak izango dira bertan: ostalaritza, banaketa, katerina eta merkataritza espezializatuan diharduten hainbat. +info:  https://www.gourmets.net/salon-gourmets

Getariako arrantzaleak itsasoratzeko prest

Verdel (caballa)
Kantauriko arrantza denboraldia hastera doa berdelaren arrantzarekin. Martxoa da horretarako sasoirik aproposena, neguan berdela itsas hondoan geratzen da, eta otsailean, gantz-maila handia hartu ondoren, azalera igotzen da. Getariako ontziak berdelaren sasoirako prestatzen ari da dagoeneko. Datozen egunetan, eguraldiak laguntzen badu, arrantzaleak itsasoratzen ikusiko ditugu. Gure arrantzaleek, arrantza teknika jasangarriak erabiltzen dituzte, itsas baliabideen kontserbazioa bermatuz. Maisorren, gure arrantzaleek arrantzatzen dituzten espeziekin egiten ditugu kontserbak. Berdelaren kasuan, ozpinetan edo ketua egiten dugu. Getariako portuan daukagun .

Txakolin Eguna, Getariako txakolin uzta berriaren festa

Cartel de getariko txakolina
Urtarrilaren 17a, urtero bezala, egun handia izango da Getarian, eta hemen inguruan «San Anton, bixigua monton!» dio esaera zaharrak, gaur egun data zehatzetan jaten dugun kutixia, aspaldi, eguneroko dietaren platera zela oroitaraziz. Orduan ere txakolinarekin lagunduko zuten bisigua, baina dagoeneko San Anton Txakolinaren Eguna bilakatu da.  Getariako Txakolinaren jatorrian, 90eko hamarkadan, San Anton eguna Txakolin Eguna bihurtu zen, uzta berri bakoitzaren aurkezpena aprobetxatuz bertako edaria ezagutzera emateko argudio gisa. Getaria txakolinaren lurraldea da eta .

Tours (Indre et Loire) hiriko “sukaldarien” bisita.

Visita de "chefs" de la ciudad de Tours
Pasa den otsailaren 21ean, Tours hiriko “sukaldari” talde batek gure tailerra bisitatu zuen eta bertan, gure taldearekin batera, beraien antxoa oliotan prestatzeko aukera izan zuten. ” … pour vous adresser nos sincères remerciements, pour votre disponibilité, votre accueil, l’organisation et la générosité lors de la réception de notre groupe, sincères remerciements à vos collaboratrices pour leurs démonstrations, cordialement”. À bientôt, chers amis! ikusi arte!

MAISOR kontserbak, 20 urte Getariako antxoa artisau eran lantzen

2 hamarkada beteko ditugu aurten Getarian porturatzen den arrain freskoa artisau kontserbatan eraldatzen. Urte berezia izan dadin nahi dugu eta hainbat ekintza antolatuko dugu Getariako antxoa balioan jartzeko eta elikadura jasangarri baten alde egiteko asmotan. 1999ko uztailean ireki genituen portuan dugun dendaren ateak; orduan Itsas Mendi izena zuen. Baina Maisor obradorea, hilabete batzuk lehenago jarri genuen martxan, ateak irekitzen genituenerako, salmentarako produktua eduki ahal izateko. Sabino Iribar eta Sorkunde Iribar, gure izeba osabek sortu .

MAISOR hegaluze bentreska pikillo piperrekin errezeta Getariako Artzape Aldizkarian

MAISOR hegaluze bentreska pikillo piperrekin errezeta Getariako Artzape Aldizkarian
Getariako Artzape aldizkariak gure MAISOR produktuekin eginiko errezeta errez bat prestatzeko eskaera egin zigun, euren irakurleei proposatzeko. “Herriko Kutixiak” atalean argitaratu berri da gure MAISOR hegaluze bentreskarekin eta pikillo piper gorriekin egindako errezeta sinple baina goxoa. Hemen ere argitaratu nahi izan dugu errezeta hau gure jarraitzaileei ideiak emateko eta etxean prestatu dezazuen hurrengo afari edo bazkari batean, Getariako txakolinaz bustita! EGITEKO ERA Pikillo piper gorriak tiratan moztu eta apartatu. MAISOR hegaluze bentreska lata ireki. .

MAISOR Euskadiko 50 Top Esperientzien artean.

MAISOR Euskadiko 50 Top Esperientzien artean.
Duela 15 urte, gure hasieratan, Getariako tradizio bat berreskuratzeko helburuarekin ekin genion gure lanari. Izan ere, gure arbasoek egiten zuten kalitatezko antxoa, guztien mahaietara gerturatu nahi genuen. Duela pare bat urte tradizio hau jendeari gerturatu nahi izan genion. Honela, esperientzia desberdinak jarri genituen martxan, gure bezeroek MAISOR antxoak dastatzeaz gain, elaborazio prozesua ere gertutik eta zuzenean bizi eta ezagutu zezaten. Orain, gure “Kantauriko antxoak egiten ikasteko tailerra” Euskadiko 50 Top Esperientzien artean aurkitzen da .