Category Archives: Productos Maisor

Getariako arrantzaleak itsasoratzeko prest

Verdel (caballa)
Kantauriko arrantza denboraldia hastera doa berdelaren arrantzarekin. Martxoa da horretarako sasoirik aproposena, neguan berdela itsas hondoan geratzen da, eta otsailean, gantz-maila handia hartu ondoren, azalera igotzen da. Getariako ontziak berdelaren sasoirako prestatzen ari da dagoeneko. Datozen egunetan, eguraldiak laguntzen badu, arrantzaleak itsasoratzen ikusiko ditugu. Gure arrantzaleek, arrantza teknika jasangarriak erabiltzen dituzte, itsas baliabideen kontserbazioa bermatuz. Maisorren, gure arrantzaleek arrantzatzen dituzten espeziekin egiten ditugu kontserbak. Berdelaren kasuan, ozpinetan edo ketua egiten dugu. Getariako portuan daukagun .

MAISOR hegaluze bentreska pikillo piperrekin errezeta Getariako Artzape Aldizkarian

MAISOR hegaluze bentreska pikillo piperrekin errezeta Getariako Artzape Aldizkarian
Getariako Artzape aldizkariak gure MAISOR produktuekin eginiko errezeta errez bat prestatzeko eskaera egin zigun, euren irakurleei proposatzeko. “Herriko Kutixiak” atalean argitaratu berri da gure MAISOR hegaluze bentreskarekin eta pikillo piper gorriekin egindako errezeta sinple baina goxoa. Hemen ere argitaratu nahi izan dugu errezeta hau gure jarraitzaileei ideiak emateko eta etxean prestatu dezazuen hurrengo afari edo bazkari batean, Getariako txakolinaz bustita! EGITEKO ERA Pikillo piper gorriak tiratan moztu eta apartatu. MAISOR hegaluze bentreska lata ireki. .

Ni ere Kantauriko esperientziaren aurreko mantalarekin – Patxi Aizpuru

“Ni ere Kantauriko esperientziaren aurreko mantalarekin” atal berri batekin gatoz. Bertan, sukaldari eta gastronomo ezberdinek MAISOR produktuekin egindako euren “esperientzia” aurkeztuko digute. Guztiek ondo ezagutzen dituzte gure produktuak. Oraingo honetan Donostiako Urbano Jatetxeko Patxi Aizpuru izango dugu gurekin. Patxik MAISOR produktuekin egindako hiru proposamen ezin hobeak eskainiko dizkigu. Lehenik eta behin, Patxik, aguakate tartar-arekin beteriko tomatea entsaladan eta ozpinetan marinaturiko MAISOR berdela aurkezten digu. Pintxo hau sagardo zaharrarekin laguntzeko proposamena egiten du. Bigarrenik, keturiko .

Nuestro pintxo del mes: La Gilda

Nuestro pintxo del mes: La Gilda
Ezagutu ezazu Donostiako pintxo ezagunenaren istorioa; Gildarena, hain zuzen ere. Euskadiko tabernetan bertakoek eta atzerritarrek gustura dastatzen dituzte hain ezagunak diren pintxoak; ardo onaren eta lagunarteko elkarrizketaren lagun ezin hobea da pintxoa. Gure antxoa, bokeroi, berdel, hegaluze, mendrezka eta sardintxoak pintxo hauetako askoren osagai nagusiak dira. Horregatik, gure MAISOR produktuekin egin daitezkeen pintxoen iradokizunak egingo dizkizuegu. “Hilabeteko pintxoa” izeneko atal honi hasiera emateko, Donostiako pintxorik ezagunena aurkezten dizuegu: Gilda. 1946an “Gilda” filma estreinatu zen, .