Maisor Esperientziak

ANTXOAK EGITEN IKASTEKO TAILERRA

Antxoa ona jatea gustuko duen horietakoa bazara, esperientzia ahaztezina eskaintzen dizugu. Izan ere, Kantauriko antxoa oliotan egiteko lanketa prozesuan parte hartu ahal izango duzu, modu tradizional eta artisauean lan eginez.

Ondoren, egindako antxoa horiek etxera eramateko aukera izango duzu.

Tailerra Getariako produktu tradizionalenak dastatuz amaituko dugu: antxoa, hegaluzea eta txakolina.

*Familientzako egokia

Prezioa: 60 €; 12 urtetik beherako haurrak 38 €
Iraupena: bi ordu
Hurrengo datak: apirilak 7, maiatzak 5, ekainak 2 (antxoa denboraldiko hileko lehen larunbatak)
Ordua: 11:30

Egun hauetatik kanpo, egin kontsulta.

Taldeak: gehienez 10
Topalekua
: Getariako portuan dagoen Maisor antxoa obradorea.

Hitzordua hartzea nahitaezkoa da.*

ANTXOAK EGITEN IKASTEKO TAILERRA

OBRADORERA BISITA ETA GETARIAKO PRODUKTUEN DASTAKETA

Arrain kontserbak izugarri gustatzen bazaizkizu, ez galdu bisita hau. Getariako gure obradore txikian antxoa oliotan, bokeroia, berdela, etab. nola prestatzen ditugun kontatuko dizugu.

Antxoa xerrak salazoian prestatzeak nolako esku-lana duen konturatuko zara eta, ausartzen bazara, ondoren jango duzun zure antxoa xerra prestatu dezakezu.

Bisita Getariako produktu tradizionalenak dastatuz amaituko dugu: antxoa, hegaluzea eta txakolina.

*Familientzako egokia

Prezioa: 18€ (12 urtetik beherako haurrak 6,60€)
Iraupena:
ordu bat
Egutegia:
 martxotik abendura, ostiralero eta hileko lehen larunbatak 
Ordutegia: 11:30
Taldeak: gehienez 12 pertsona
Topalekua
: Getariko portuan dagoen Maisor antxoa lantegia

Beste egunetan ere egiten ditugu bisitak. Kontsultatu baldintzak.

Aurrez erreserbatu behar da.*

Servicio de fileteado y degustación de anchoa para eventos

ANTXOA XERRATU ETA DASTATZEKO ZERBITZUA, EKITALDIETARAKO

Artisau-eskuak, momentuan Kantauriko antxoa xerratzen. Ikuskizun bat, bai bistarako bai eta ahosabairako ere; edozein ekitaldi edota zeremonia janzten duena.

Prezioa: galdetu.
Noiz: Urte guztian zehar.

Hitzordua hartzea nahitaezkoa da.*

(*) Hitzorduak  +34 943 140 993 telefonoan.
Informazio gehiagorako:  experiencias@maisor.com.