Agerreburu Idiazabal gazta – laurdena

11,70  , I.V.A. incl.

Jose Luis eta Jose Miguel anaiek, Aian duten Agerreburu baserrian egiten dute zapore ezin hobea duen honako gazta artisaua. 30 urte baino gehiago daramatzate beren artaldetik jasotako esnearekin gaztak egiten. Urrezko hainbat domina irabazi dituzte World Cheese Awards sarietan. Gainera, 2017an, Idiziabal jatorri deiturako Ordiziako gazta txapelketa irabazi zuten.

Latxa ardiaren esne gordinez egindakoak dira Idiazabal Jatorri Deiturako gaztak eta Europako Ondare Gastronomiako bilakatu dira. Gutxienez bi hilabetez heltzen uzten zaie gaztei, % 45 gantz eduki ahal izateko.

Erabiltzen diren ardiak Euskal Herriko arraza autoktonoak dira, ezaugarri bereziak dituztenak. Larreak, eguraldia eta artzainek erabilitako teknikak dira besteak beste, gaztaren kalitatean eragiten duten faktoreak eta hau hain berezia egiten dutenak.

Maisorren gazta hau Kantauriko antxoarekin batera jatea izugarri gustatzen zaigu. Bi zapore bizien konbinaketa hau mundiala da.

 

Descripció

Ardi latxaren esne gordinarekin egina.
• Espainiako ardi gazta onenaren saria 2018an.
• Idiazabal Jatorri izendapendun gazta. 2017an, Idiazabal jatorri deiturako Ordiziako gazta txapelketan irabazle.
• Word Cheese Awards sarietan urrezko domina irabazlea.

Osagaiak: Latxa ardiaren esne gordina eta gatzagi naturala.

Pisua: Laurdena, 350 gramo gutxi gorabehera.

Ekoizlea: Agerreburu baserria, Aia (Gipuzkoa)

Nutrizio-informazioa (100 g bakoitzeko batez besteko balioa):
Balio energetikoa: 1777kj / 429kcal
Gantz: 36,2g / horietatik saturatua: 24,7g
Karbohidratoak: 0,2g / horietatik azukreak: 0,2g
Proteinak: 24,6 g
Gatza: 1,7 g

Leku fresko eta lehor batean gorde.

Informació addicional

Pes 0,345 kg

També et recomanem…