Sorkunde Iribar, MAISOR-en sortzailea, omendu du Getariako Elkano Kofradiak arrantza sektorean egindako ibilbideagatik

 IMG_5358 IMG_5372 IMG_5350

Gure izeko Sorkundek Zilarrezko Antxuaren aipamena jaso du Antxoa Eguneko ekitaldi nagusian arrantza sektorearen alde egindako lan handiagatik. Zazpi urte zituenetik jardun zuen Getariako portuan lanean arrain saltzaile handizkari moduan gure amona Inaxi Azpeitiarekin eta izeko Maritxurekin batera. Zenbait urteren ondoren, Mariano Larrazabal ondoan zuela, Irizabal Arrainak enpresa handizkaria sortu zuen eta Getariako arrantzaleek arrantzatutako arraina mundu guztian saldu izan dute elkarrekin urte hauetan guztietan.

Zazpi Michelin izar dituen Martin Berasategi sukaldariak ere jaso du aurten Elkano Kofradiaren aipamena, Kantauri Itsasoko antxoari emandako balio erantsiagatik.