OPORRAK DIRELA-ETA, ZABALIK

Azkenean iritsi dira oporrak! Zain izan gaituzte, baina hemen dira honezkero, goza ditzagun prest. Eta, gozatzeaz ari garela, zalantza izpirik gabe, euskal kostaldea aukera bikaina da: kultura, artea, natura eta gastronomia aitzakia apartak dira horiek oinarri harturik esperientziak bizitzeko. Eta hemendik, Getariako portutik, gonbidapena luzatzen dizuegu Maisor-era etor zaitezten, gure artisau kontserbak dastatu, nola prestatzen ditugun ezagutu eta zuek zeuk ere nola prestatzen diren ikas dezazuen. ideia erakargarri gertatuz gero, eman ezazue izena datozen egunetarako antolatu ditugun Kantauriko antxoak oliotan artisau erara prestatzen ikasteko tailerretako batean. Jada izena eman dutenen artean ezagutzeko irrikitan gauden pertsonak dauzkagu; zatozte zuek ere!

Tailerrak. Bi orduko iraupena duen jarduera hau aproposa da familiartean edo lagunartean gozatzeko. Hitzorduak honako hauek dira: apirilaren 19 ostiralean, 12:30ean; apirilaren 20 larunbatean, 11:30ean; eta apirilaren 21 igandean, 11:30ean.

>> Gorde zure lekua tailerrean

Maisor_tailerra-1

 

“Itsasoa eta lurra” bisita. Igandean, halaber, 10:30ean, “Itsasoa eta lurra” bisita egingo dugu: itsasoak zein lurrak emandako produktuen bidez horiekin harreman zuzenean jarriko gaituen esperientzia; gure obradorera bisitaldiarekin hasi, ondoren Gainza txakolindegian eta horren mahastietan barrena ibili eta amaitzeko gure kontserbak txakoliak lagunduta dastatuko ditugu, batze ezin hobea. Bisita hau modu berezia da Getariako tokirik bereizgarrienetako bi izagutzeko, portua, batetik, eta inguruko landa ugari jazten dituzten mahastiak, bestetik. Aukera ematen du, gainera, bertako ekoizleek ekoizpen jasangarriarekiko, ingurunea iraunaraztearekiko eta bertako gaiak bultzatzearekiko duten konpromezua gertutik ezagutzeko aukera ere ematen digu.

>> Gorde zure lekua Maisor esperientzian – Bisita antxoen obradorera eta Gaintza Txakolindegira

Plastic-Family-hero-2-©XabierAldazabal-Panthalassa

 

“Plastic Family”, gure ozeanoak zaintzeko beharraren kontzientzia har dezagun deia. Maisoren zinez sinesten dugu artea kontzientzia harrazrazteko motorea dela eta horregatik, apirilaren 18tik 21era dendaren ordutegi berean, gure obradorearen parean ikusgai izango da “Plastic Family” artelana. Panthalassa-Blue Factory erakundeak sustatutako arte instalazio ibiltari horrek lortu nahi du gure ozeanoak berreskuratzeko eraginkorrak izatearen beharraz kontura gaitezen. Familia bat irudikatzen du eta berau osatzen duten kideak bi astean zehar Euskal Herriko hondartza nagusienetan jasotako plastikozko hondakinez eginda daude, itsasoek gure irudirik balute, sortzaileen aburuz, zein izango litzatekeen islatzen dute: plastikozko izakiak, alegia; izan ere, familia bakoitzak urtebetean 145 kg plastikozko hondakin sortzen ditu. Horrela, “Plastic Family” lanaren helburua da geure burua arazoaren sorburutzat ikus dezagun, hortik abiatuta gure ohiturak aldatu eta irtenbidearen parte ere izan gaitezen. Ekimenak Panthalassa-ren sortzaile Sergio Penzoren ideian du jatorria eta Miarritzen bizi den Rebecca Kudela kaliforniar diseinatzailea izan da zuzendaritza artistikoaz arduratu dena, Daniela Garretón marrazkilariarekin lankidetzan. Hori izan da Panthalassaren lehenbiziko proiektua. Erakunde edo plataforma horren baitan biltzen dira, itsasoaren zale izanik, arreta ozeanoen auskortasunean eta edertasunean jartzen duten kontakizunak eratzea helburu hartu duten artistak.

Maisor_kanpoaldea

 

Eta arteaz mintzo garela, ezin post hau itxi aipamen berezirik egin gabe duela aste batzuk gure obradorearen aurrealdea edertzen duen margolanari. Udane Juaristik (Udatxo) egina, Maisor osatzen duen oro laburbiltzen du: arrantza, antxoaren prestatze tradiziozkoa, artisautza, Getaria, arrantza industrian emakumeen lan eskerga eta abar.

Ikusten duzuen legez, asko dugu zuei eskaintzeko. Zatozte ezagutzera eta Maisor esperientzia bizitzera! Atsegin handiz partekatuko dugu zuekin itsasoak emandako produktuekiko eta hori zaintzeko gure grina (hogei urte bete berri ditugu horretan buru-belarri, gure familiak arrantzarekin duen aspaldiko loturari jarraiki) eta, batez ere, zuei kutsatu nahi dizuegun grina!

Zuen zain gauzkazue.