Ateri diren udako egun luzeak aproposak dira aire zabalean edonolako ospakizunak antolatzeko, eta ospakizun horren neurria dena delakoa izanda ere, Maisorrek lagunduko dizu topaketa atsegina eta gogoangarria izan dadin.
Unean unekoa gozatu, eguraldi ona eta aisialdiaz disfrutatzeko abagunea ospakizun bihurtu nahi baduzu, ez pentsatu bitan: Maisor produktuen katalogoak aukera paregabeak eskaintzen dizkizu baita sukaldetik kanpo ere, modu erraz eta azkarrean, gosari, hamaiketako, bazkari nahiz afari-merienda ederrak prestatzeko. Gure antxoak, sardintxo nahiz hegaluze artisau kontserbak edo hegaluze carpaccioa, berdela eta antxoak ketutako bertsioan primerakoak dira entsaladan, pintxo eran… milaka modu ezberdinetan dida batean prestatu eta mokadu goxoak osatzeko, gilda klasikoenetik errezeta sofistikatuenera. Egiozu bide zure irudimenari! Eta, bestela, hona hemen eskuragarri Maisor antxoa, berdel eta hegaluze mendrezkarekin prestatutako pintxo errezeta goxoak:
Eta etxetik kanpo joaten zaren horietarako, gure produktuek propietaterik zein zaporerik gal ez dezaten, horiek modu egokienean gordetzeko poltsa isotermikoak ere aurkituko dituzu gure online dendan!
Beraz, mendizalea bazara, heldu maldan gorari motxilan Maisor latatxoren bat hartuta (erraz irekitzekoak dira gureak!); aldiz, egun osoa eguzkitan pasatzearekin gozatzen duten hondartza zale amorratu horietakoa bazara, eta hondarretan ere osasuntsu jatea gustuko baduzu, gehitu Maisor osagairen bat eta biziberritu zure betiko entsalada hori. Edota, kalekume bazara eta zure herri edo hiritik ateratzeko aukerarik ez baduzu, pentsatu al duzu inoiz inguruko parke edo gune berderen batean afari-merienda egiteko aukera duzula? Ez legoke gaizki! Ezta ederki atondutako etxeko terraza zein balkoitxo txikia ere… azken finean, airea aurpegian sentitzen dugula goxo jan eta une atsegin bat pasatzea baita helburua.
Baina betiere, naturan zein hirian, aukeratzen duzuna aukeratzen duzula ere, gogoan hartu: ez utzi zuren arrastorik, ekidin plastikoak eta egizu zure esku dagoen oro zurea ospakizun jasangarria izan dadin.
ANTXOAK OSPAKIZUNETARAKO
Bestalde, batzuetan badira egunerokotasunetik aterako zaituen ospakizun txiki horietan pentsatzeaz gain familia eta lagunarteko ekitaldi edo oturuntza handiagoak antolatzeko arrazoiak, zure ezkontza, adibidez; egun hori, bai ezkongaientzat eta baita gonbidatuentzat, ere bizipen berezi eta ahantzezina izatea da guztion nahia; eta horretarako, zer deritzozu zure gonbidatuei Kantauriko esperientzia bizi dezaten oparitzeari?
Hemen tradizioari so eginez arrantzatutako antxoak tokian bertan xerratu eta horiek erabilita prestatutako pintxo goxoak dastatzeko parada izateaz gain, prestaketa-lan ikusgarria da antxoena. Zuk hautatutako lekuan txoko polit bat eraikiko dugu bertaratutakoek goza dezaten. Gainera, kanpoko gonbidaturik izango baduzu, eta bertakoentzat ere bai, euskarri paregabea da gurea Kantauriko arrantza ezagutzera emateko; mendez mende itsasora begira bizi den gure herriaren kulturan hain errotuta dagoen lanbidea ez ezik gure bizimodua ere bada arrantza. Hartara, esperientzia gastronomiko hutsaz haratago doan bizipena partekatuko duzu zure gonbidatuekin: zaporez betetako kultur saioa, alegia. Eta sukalde mailaz ari garela, kalitate goreneko artisau produktua da gurea, edozein menuren atariko gisa edo koktel moduan gonbidatuei ongi etorria egiteko modurik aproposena.
Duela bost urte ekitaldietarako zerbitzua abian jarri genuenetik, Oiartzungo Fagoaga Dorretxean, Billabonako Hika sagardotegian, Sokoako Biscargorri etxetzarrean, Avilan eta beste hainbat lekutan izandako ezkontzatan egonak gara; horietako askotan Tolosako Frontón jatetxeko chef izandako Roberto Ruizen eskutik: euskal gastronomiaren aniztasuna islatzen duen catering eskaintza berezia egiten du Robertok eta, gure antxoa eta bokartekin batera, ostrak, ezin konta ahala gazta motak, taloak, Tolosako babarrunak, urdaiazpiko moztu berria eta plantxan egindako foie-a izaten dira atariko gisa, zuzeneko musikaz gozatuz, modu lasaian dastatzekoak; ondoren, eserita, arraina, haragia eta, azkenik, postrea izaten dira bazkaria osatzeko.
Baina, ekitaldi pribatuetarako ez ezik, Maisor esperientzia egokia da, halaber, askotariko izaera duten ekitaldi publikoetarako, esaterako, kongresu zein enpresa topaketa bateko koktelerako, eta baita era askotako azokatarako ere. Izan ere, gastronomia, kultura, tradizioa jaso eta elikadura osasungarri aldarrikatzeaz gain, egun enpresa-munduan eta, orokorrean, gizartean oinarrizko diren hainbat balio biltzen baititu gure esperientziak: enpresagintza jasangarria, ingurunearekiko ardura eta tokian tokikoa sustatzearen garrantzia, beste askoren artean. Arlo horretan parte hartu dugu Urola Kostako Itsasotik Herrira jaialdian, Pasaia Itsas Festibalean, Getariako Antxua Egunean eta Txakolinaren Egunean, Sagardo Route-kin lankidetzan aritu gara eta abar. Beraz, itsasoaren esperientzia zure ekitaldian bizi eta bizi dezaten nahi baduzu ez izan zalantzarik eta jar zaitez gurekin harremanetan.
Ekitaldietarako
xerratze zerbitzuaren tarifak
Beraz, badakizu, zer, norekin eta non ospatu zure esku uzten dugu, baina ospakizunetan beti Maisor lagun!