MAISOR hegaluze bentreska pikillo piperrekin errezeta Getariako Artzape Aldizkarian

Getariako “Artzape” aldizkariak gure MAISOR produktuekin eginiko errezeta errez bat prestatzeko eskaera egin zigun, euren irakurleei proposatzeko. “Herriko Kutixiak” atalean argitaratu berri da gure MAISOR hegaluze bentreskarekin eta pikillo piper gorriekin egindako errezeta sinple baina goxoa.

Hemen ere argitaratu nahi izan dugu errezeta hau gure jarraitzaileei ideiak emateko eta etxean prestatu dezazuen hurrengo afari edo bazkari batean, Getariako txakolinaz bustita!

Receta. Ventresca de bonito con pimientos de piquilloEGITEKO ERA

Pikillo piper gorriak tiratan moztu eta apartatu.

MAISOR hegaluze bentreska lata ireki. Lamina finak bereizi eta platerean txukun txukun jarri.

Pikillo piper tirak minutu batez epeldu eta ondoren prest dugun platerean bentreska eta piper tirak tartekatu.

Oliba olio txorrot batez busti dena.

On egin!

Osagaiak:
– MAISOR hegaluze bentreska.
– Pikillo piper gorriak.
– Oliba olioa.

Errezeta honek ideiak emango dizkizuelakoan gaude. MAISOR hegaluze bentreska gure online dendan erosi dezakezu, MAISOR kantauriko antxoez, MAISOR hegaluze lomoez edota Getariako txakolinaz gain.