All posts by María

Basque Culinary Centerreko ikasleen visita izan dugu

Visita de alumnos de BCC
Basque Culinary Centerreko Hobekuntza Masterreko ikasleen bisita jaso dugu. Seguru gaude asko gozatu dutela, antxoaren arrantza-tradizioari buruz ikasiz eta eskuz  nola egiten diren ikusiz. Espero dugu esperientzia aberasgarria izana eta laster etorriko zaretela berriro bisitan. Eskerrik asko zuen bisitagatik!

Madrilen Kantauri itsasoa dastatzen!

Maisor en la 37 Salón Gourmet
MAISOR aurten “SALÓN GOURMETS” erakustaldian izango da. Apirilaren 22tik 25era  “Salón Gourmets”-aren 37. edizio honetan, Ifema Madrilen izango gara, gure Getariako artisau produktuak ezagutarazten. Sektoreko profesionalen topaketa honetan, estatuko zein nazioarteko gastronomiazaleak izango dira bertan: ostalaritza, banaketa, katerina eta merkataritza espezializatuan diharduten hainbat. +info:  https://www.gourmets.net/salon-gourmets

Getariako arrantzaleak itsasoratzeko prest

Verdel (caballa)
Kantauriko arrantza denboraldia hastera doa berdelaren arrantzarekin. Martxoa da horretarako sasoirik aproposena, neguan berdela itsas hondoan geratzen da, eta otsailean, gantz-maila handia hartu ondoren, azalera igotzen da. Getariako ontziak berdelaren sasoirako prestatzen ari da dagoeneko. Datozen egunetan, eguraldiak laguntzen badu, arrantzaleak itsasoratzen ikusiko ditugu. Gure arrantzaleek, arrantza teknika jasangarriak erabiltzen dituzte, itsas baliabideen kontserbazioa bermatuz. Maisorren, gure arrantzaleek arrantzatzen dituzten espeziekin egiten ditugu kontserbak. Berdelaren kasuan, ozpinetan edo ketua egiten dugu. Getariako portuan daukagun .

Txakolin Eguna, Getariako txakolin uzta berriaren festa

Cartel de getariko txakolina
Urtarrilaren 17a, urtero bezala, egun handia izango da Getarian, eta hemen inguruan «San Anton, bixigua monton!» dio esaera zaharrak, gaur egun data zehatzetan jaten dugun kutixia, aspaldi, eguneroko dietaren platera zela oroitaraziz. Orduan ere txakolinarekin lagunduko zuten bisigua, baina dagoeneko San Anton Txakolinaren Eguna bilakatu da.  Getariako Txakolinaren jatorrian, 90eko hamarkadan, San Anton eguna Txakolin Eguna bihurtu zen, uzta berri bakoitzaren aurkezpena aprobetxatuz bertako edaria ezagutzera emateko argudio gisa. Getaria txakolinaren lurraldea da eta .

Green Friday, tokiko merkataritzaren eta artisau marken aldeko apustua

green friday?
Green Friday-aren ospakizunak ez du datarik markatuta egutegian. Green Friday-aren helburua, urtean zehar kontsumo arduratsu eta iraunkorrerako deialdia da. Green Friday-aren ikusgarritasun eta hedapen handiena azaroaren azken ostiralean gertatzen da, Black Friday-aren alternatiba gisa. Green Friday-ean kontsumo arduratsua eta jasangarria sustatuz parte hartu dezakegu, gure planetari eta ingurumenari kalteak gutxitzeko. Horrela, gure erosketa-gurdiari artisau eta tokian-tokiko eta era artisauan egindako produktuak gehitzen dizkiogu, “0 km” deituak, zeinen karbono aztarna planetaren beste muturrean ekoitzitakoena baino .

MAISOR hegaluze bentreska pikillo piperrekin errezeta Getariako Artzape Aldizkarian

Receta. Ventresca de bonito con pimientos de piquillo
Getariako “Artzape” aldizkariak gure MAISOR produktuekin eginiko errezeta errez bat prestatzeko eskaera egin zigun, euren irakurleei proposatzeko. “Herriko Kutixiak” atalean argitaratu berri da gure MAISOR hegaluze bentreskarekin eta pikillo piper gorriekin egindako errezeta sinple baina goxoa. Hemen ere argitaratu nahi izan dugu errezeta hau gure jarraitzaileei ideiak emateko eta etxean prestatu dezazuen hurrengo afari edo bazkari batean, Getariako txakolinaz bustita! EGITEKO ERA Pikillo piper gorriak tiratan moztu eta apartatu. MAISOR hegaluze bentreska lata ireki. .

Tours (Indre et Loire) hiriko “sukaldarien” bisita.

Visita de "chefs" de la ciudad de Tours
Pasa den otsailaren 21ean, Tours hiriko “sukaldari” talde batek gure tailerra bisitatu zuen eta bertan, gure taldearekin batera, beraien antxoa oliotan prestatzeko aukera izan zuten. ” … pour vous adresser nos sincères remerciements, pour votre disponibilité, votre accueil, l’organisation et la générosité lors de la réception de notre groupe, sincères remerciements à vos collaboratrices pour leurs démonstrations, cordialement”. À bientôt, chers amis! ikusi arte!

FLOTA ETA TABERNA BAT PORTU BAKOITZEAN (EL VIAJERO (EL PAIS) Iparraldeko portu-erreportai gastronomikoa)

Sarritan kaian, sare konpontzaileak ikusten dira,  aldiz, eguraldi txarra egiten badu edo konponketa zaila bada beraien lokaletan. Getariako oroigarririk onena, Maisor dendan erositako antxoa mamitsu batzuk izango dira. Goizetan, Maisor dendako kristaletik begiratu ezkero,  emakumeek antxoak nola egiten dituzten ikusteko aukera dago.

Guillermo Esaín. Kostaldeko kazetaria

https://elpais.com/elviajero/2022-11-13/de-la-lonja-al-plato-donde-y-que-comer-en-los-puertos-de-la-costa-norte-con-mas-encanto.html