All posts by María

FLOTA ETA TABERNA BAT PORTU BAKOITZEAN (EL VIAJERO (EL PAIS) Iparraldeko portu-erreportai gastronomikoa)

Sarritan kaian, sare konpontzaileak ikusten dira,  aldiz, eguraldi txarra egiten badu edo konponketa zaila bada beraien lokaletan. Getariako oroigarririk onena, Maisor dendan erositako antxoa mamitsu batzuk izango dira. Goizetan, Maisor dendako kristaletik begiratu ezkero,  emakumeek antxoak nola egiten dituzten ikusteko aukera dago.

Guillermo Esaín. Kostaldeko kazetaria

https://elpais.com/elviajero/2022-11-13/de-la-lonja-al-plato-donde-y-que-comer-en-los-puertos-de-la-costa-norte-con-mas-encanto.html

Nuestro pintxo del mes: La Gilda

La gilda
Ezagutu ezazu Donostiako pintxo ezagunenaren istorioa; Gildarena, hain zuzen ere. Euskadiko tabernetan bertakoek eta atzerritarrek gustura dastatzen dituzte hain ezagunak diren pintxoak; ardo onaren eta lagunarteko elkarrizketaren lagun ezin hobea da pintxoa. Gure antxoa, bokeroi, berdel, hegaluze, mendrezka eta sardintxoak pintxo hauetako askoren osagai nagusiak dira. Horregatik, gure MAISOR produktuekin egin daitezkeen pintxoen iradokizunak egingo dizkizuegu. “Hilabeteko pintxoa” izeneko atal honi hasiera emateko, Donostiako pintxorik ezagunena aurkezten dizuegu: Gilda. 1946an “Gilda” filma estreinatu zen, .

GARUM-A, GETARIAKO ANTXOA ESENTZIA

Ba al dakizu zer den garum-a? Ezagutzen al duzu zapore indartzaile natural hau? Agian, harritu egingo zara, baina ardoarekin batera, Antzinako Erromako elikagai preziatuenetariko eta hedatuenetariko bat izan zen. MAISORren, duela 2.000 urte baino gehiago sortutako arrain saltsa famatu hura berreskuratu nahi izan dugu, esperientzia berri batez gozatzeko aukera izan dezazuen. Dario Bernal Casasolak, Cadizko Unibertsitateko arkeologia katedradunak, elkarrizketa batean azaldu zuenez, “garum-a olioaren parekoa zen, etxe guztietan zegoen eta ia egunero kontsumitzen zen”. .

ZURE GOSARIAN ZER BERRI?

Eskura ezazu gure errezeta liburuxka berria eta emaiezu Omega 3 zure goizei Oraingoan gosariaz mintzatzera gatozkizu, baina lehenik eta behin zeuk zure ohiturak azter ditzazun, hona hemen zenbait galdera: inoiz galdetu al diozu zeure buruari egoki gosaltzen ote duzun? Zergatik dugu gosarian jaki gozoak dastatzeko joera eta etxetik at buffet zabal baten aurrean gaudenean bakarrik ausartzen gara gauza ezberdinak jatera? ¿Egiazkoa al da ezin dugula ohiturarik aldatu ez dugulako ezer berririk pentsatzen hasteko behar adina astirik? .

ANTXOAREN 10 MITO

Denda portuan bertan dugulako eta gure bezeroekin harreman zuzena dugulako zorionekoak gara. Gure bezeroen ohituren, zalantzen edo kezken berri aurrez aurreko harremanei esker izaten dugu eta, informazio pribilijiatu honi esker, etengabe berritzen eta gure zerbitzua hobetzen ari gara. Getariako gure dendara etortzen zaretenean edo antxoak lantzeko tailerra egiten duzuenean galdera asko egiten dizkiguzue eta, beraz, zuen zalantzen berri izaten dugu. Hartu-eman horiei esker, antxoaren bueltan mito ugari direla konturatu gara. Eta, ez dira guztiz .

BERDELA JATEKO OHITURARIK? ONA, OSASUNGARRIA ETA JASANGARRIA, SASOIAN DA!

verdel
Ia hiru hilabeteko atsedenaldiaren ondoren, Getariako arrantzaleak otsaila heltzearekin itsasoratzen dira berriz ere, berdelaren bila. Izan ere, urte osoan zehar izaten da berdela gure arraindegi eta merkatuetan, baina urtearen sasoi honetan, otsailetik hasi eta maiatzera bitartean, kostaldera hurbiltzen da eta, horregatik, askoz ere kopuru handiagoan arrantzatzen da. Honezkero hamarkada bat baino gehiago joan da Maisorren berdelaren aldeko apustua egin genuenetik. Getariako produktu tradizionalak baliostea helburu dugula etengabeko bilaketan ari garela, gure produktuen artean berdela eskaintzen .

SAN ANTON EGUNEZ, GETARIA TXAKOLINA ETA BIXIGUA DASTATZEKO AUKERA

Hilaren 17an San Anton eguna da, egun seinalatua Getarian: animalien zaindari San Antonen omenezkoa zen egun Getariako Arratoiaren gaineko itsas-argia dagoen horretan zegoen baseliza; eta haren eguna ospatzeko, aspaldiko ohitura da Getariako elkarte gastronomikoetan parrilan prestatu eta bixigu goxoa dastatzea; izan ere, Kantauri itsasoko uretan bixigua barra-barra arrantzatzen zen garai haietan, urtarrila izaten zen horretarako sasoirik aproposena (esaera zaharrak dio “San Anton bixigua monton!”). Horiek garaiak: egun altxor preziatu den hori ia eguneroko jaki .

EGUBERRIETAN JARRI ZURE MAHAIAN MAISOR ZIZKA-MIZKAK

Usadio zaharrenak jarraituz egindako arrain kontserbak modu berrienean prestatuak. Hona hemen gure errezeta liburu berria, zuretzako inspirazio iturri. Punta puntako berrikuntzari lotuta bizi garen honetan, oraindik ere ohitura zaharrei eusteko sasoirik baldin badago Eguberri garaia da hori. Familia- zein lagun-artean, behin ezarritakoa ohitura bihurtu eta horri eusteko joera dugu Gabonetan. Eta gurean, ezin bestean, mahaiaren inguruan elkartzeko abagunea dira egunok. Aurten, Eguberrietako menuei irekiera berezia emateko zera proposatzen dizugu: zaharrak berritu eta, Maisor arrain artisau kontserbak .

ANTXOAK XERRATUZ, ZURE LAN-TALDEA INDARTU

Maisor aisialdi esperientziak enpresentzat   Lanaren iraultza berri batean murgilduta gauden honetan (askok aldaratzen dute egungo egoera XVIII. zein XIX. mendeetan gertatukoekin), gero eta sakonago hausnartzen da lanarekin lotutako ororen inguruan: lan baldintzak, lan egiteko moldeak, antolakuntza, lan-taldearen harremanak, langileen ongizatea… Ikasia dugu honezkero langilea zenbat eta gusturago jardun orduan eta aberatsagoa izango dela hark enpresari egingo dion ekarpena. Eta, zentzu horretan, atsedenak berebiziko garrantzia du, bata bestearen osagarri baitira: ez dago atsedenik lanik .