Kontratazio baldintza orokorrak

Kontratazio baldintza orokorrak

Honakoa kontratazio baldintza orokorren laburpena da, testua bere osotasunean irakurtzeko gaztelaniako testua irakur dezakezu hemen.

Salerosketaren funtzionamendua

1.- Erosketa prozesua

www.maisor.com-en erosketak egiteko erabiltzaile erregistratua izan behar da, izen-ematea oso prozesu erraza da.

2.- Produktuen eskaintza eta prezioen erreferentzia

MAISOR Kontserbak, S.L.-k bere web orrietan eskaintzen dituen produktuak kendu, ordezkatu edo aldatzeko eskubidea du, edukietan aldaketak egite hutsarekin.

Indarreko legedian ezarritakoa betez, debekatuta dago web honen bitartez adingabeei edari alkoholdunak saltzea edo zerbitzatzea.

3.- Prezioak

Eskaintzen diren produktuek prezioa jarrita dute eta BEZa edo dagokion zerga barne. Pantailan agertzen diren prezioak momentuan indarrean daudenak dira.

4.- Bidaltze gastuak

Egindako eskaera bakoitzari bidalketa gastuak kobratuko zaizkio, hauek bezeroak erositako produktuen prezioei gehituko zaizkie.

Erosketaren laburpenean, ordainketa egin aurretik, bezeroari kobratuko zaizkion bidaltze gastuak jakinaraziko zaizkio. Estatu mailan egindako 180 euro edo goragoko erosketentzat (bidalketa gastuak kontuan izan gabe) bidalketa gastuak doakoak dira.

5.- Erabilgarritasuna

MAISOR Kontserbak, S.L.-k stock-a aldizka berritzen duen arren, bezeroak eskatutako produktua agortua egon daiteke momentuan. Kasu horretan, MAISOR Kontserbak, S.L.-k e-mail bat bidaliko dio bezeroari jakinarazteko.

6.- Eskaeraren entrega

Astelehen eta ostegun artean egindako estatu mailako eskaerak, bi egunak barne eta 14:00k baino lehen, ordainketa egin eta 24 ordutara entregatuko dira kasu gehienetan. Sarbide zaila edo garraiolari bulegotik hurrun dauden lekuetara entrega lau egun arte luzatu daiteke, kasu hauetan bidalketa egin aurretik jakinaraziko zaio bezeroari.

Osteguneko 14:00etatik aurrera eta igandeko 23:59 arte eginiko eskaerak datorren astearte lanegunean entregatuko dira kasu gehienetan.

Europar Batasunaren baitan egindako erosketak hiru eta sei egun bitartean entregatuko dira, herrialdearen arabera.

7.- Ordainketa modua

www.maisor.com dendan egindako erosketak PayPal, kreditu txartel edo banku transferentzia bitartez ordaindu daitezke. Azken kasu honetan, bezeroak lehen bailehen ordainagiria bidali behar du e-mail bitartez info@maisor.com –era edo 943140993 faxera. Hiru egunen buruan ordainketa egiaztepenik ez badago eskaera bertan behera geratuko da.

8.- Itzultze politikak

MAISOR Kontserbak, S.L.-k produkturen baten itzultzea onartuko du, beti ere eskaera jaso eta zazpi egun baliodunen barnean. Behin produktua jaso eta egoera berean dagoela ziurtatu ondoren dirua itzuliko da. Produktu bat itzuli aurretik e-mail bitartez jarri harremanetan info@maisor.com helbidera bidalketa modu egokia azaltzeko. Produktua egoera txarrean badago edo eskatutakoa ez bada MAISOR Kontserbak, S.L. itzuleraren eta bidalketa berriaren gastuen kargu egingo da.