MAISOR Addiction

Espacio MAISOR Addiction

Zuk ere, gure moduan, produktu ona baloratzen baduzu… benetan ona zer den ezagutzen baldin badakizu… saskira gehitzeko zalantzarik egiten ez baduzu… dastatzen gozatzen baduzu… eta lotsarik gabe “MAISOR zale” bat zarela onartzen baduzu… Albiste onak ditugu!!

MAISOR Addiction gunea sortu dugu produktu onenaz gozatzen jarrai dezazun, kondizio hobeagotan…

Gutako bat izatearen alde ona!

MAISOR antxoak eta kontserbak egiten daramazkigun 15 urte hauetan, gure bezeroekiko gertutasun bat lortu dugu; orain, gertutasun hau abantailetan bihurtu nahi dugu gure produktuen jarraitzaile leialenentzat, MAISOR produktuen kalitatea onartzen jakin duten guztientzat.

Hau dela eta MAISOR Addiction, gunean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Gune honen helburua da azken urteotan gurekin izan zaretenok eta zuen leialtasunarekin gure produktuaren kalitatea saritu duzuenok ondorengo abantailez gozatzeko aukera izatea:

  • · Deskontu iraunkorrak, maisor.com webguneko on-line dendan eta Getariako portuan dugun dendan egindako erosketetan.
  • · Zenbateko batetik gora, aparteko deskontuak.
  • · Promozio bereziak eta produktu berriak gozatzen lehenak.
  • · Produktu berrien doaneko irteera-eskaintzak.
  • · Urtebetetzetako opari-kupoia.
  • · Eta etorkizunean aurkeztuko dizkizuegun aparteko abantaila bereziak.

Anima zaitez MAISOR Addiction gunera eta gozatu eskaintzen dizkizugun abantailez!

Baldintzak:

· Programa honetan parte hartzeko beharrezkoa da beherago aurkezten den formularioa bete eta izen ematea.

· Erabiltzaile moduan saioa hasi beharko duzu gure on-line dendan erosketak egiteko eta atal bakoitzean prezio esklusiboez gozatzeko.
· Getariako portuan dugun dendara gerturatzen bazara, MAISOR Addiction guneko erabiltzailea zarela esan beharko diguzu.

Abantailak:

· %5eko deskontua egiten dituzun erosketetan.
· %5eko aparteko deskontua 250€tik gorako erosketetan.
· Promozio bereziak eta produktu berriak gozatzen lehenak.
· Promozio esklusiboak.
· Produktu berrien doaneko irteera-eskaintzak.
· Urtebetetzetako opari-kupoia.
· MAISOR ekitaldietarako gonbidapenak.
· Ospatzen diren zozketa desberdinetan, aparteko parte hartze kupoia.

Erregistratu MAISOR Addictionen: