SUSHI by Kenji Takahashi

SUSHI –Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Azpeitian

Izugarri gustatzen zaigu Sushi-a eta duela 9 urtetik ezagutzen dugu Kenji Takahashi japoniarra. Donostiako Alde Zaharrean du bere jatetxea eta San Martin merkatuan bere postu txikia.

Gure asmoa da zuei produkturik onenak gerturatzea eta, oraingoan, gure eskualdeko sushirik onena gerturatu nahi dizuegu. Filosofia eta balio berdinak ditugu Kenjik eta guk; besteak beste, kalitatezko lehengaiekiko errespetua eta jakinduriaren errekonozimendua.

OSTIRALERO ORIO, ZARAUTZ, GETARIA ETA ZUMAIAN

Arrainaren eta arrozaren freskotasuna da garrantzitsuena sushian eta, horregatik, sushia gure eskualdean bakarrik egongo da eskuragarri, astean behin. Oraingoz, ostiralero iritsiko gara Orio, Zarautz, Getaria eta Zumaiara.

Ez dugu banaketa etxez etxe egingo. Herri bakoitzean, bertako negozio batekin kolaborazioa egingo dugu eta bertan jaso ahal izango duzue eskaera. Behean topatuko duzue herriz herri zein izango den jasotzeko lekua.

GOZATU SUSHIA BERTAKO KM0 PRODUKTUEKIN

Aprobetxatu nahi baduzu, kontserbak, edariak edo bestelako elikagaiak erosteko, egin erosketa normal eta eskaera osorik aukeratzen duzun tokira eramago dizugu.

BIDALKETA GASTURIK GABE

Sushi eskarientzat ez dugu bidalketa gasturik kobratuko. Horretarako, zure eskaera ordaindu baino lehen, aukeratu “dendan jaso” leihotxoa. Helbidearen atalean zehaztu zein herritan jaso nahi duzun eta ziurtatu probintziaren atalean Gipuzkoa jarri duzula, bestela bidalketa gastuak gehituko ditu sistemak.

ESKAERAK, JASOERA TOKIAK ETA ORDUTEGIAK

Eskaerak osteguna 16:00ak arte egin ahal izango dira webgune honetan.

Ordainketa egin baino lehen, aukeratu mesedez zein herritan jaso nahi duzun eskaera eta klikatu “dendan jaso” aukera.

Zuen eskaerak honako dendetan eta ordutegian jaso ahal izango dituzue.

– Orio: Kepa Loidi harategia – Ostirala 17:00-20:00
– Zarautz: Lakari – Ostirala 17:00-19:30
– Getaria: Maisor – Ostirala 16:00-17:00
– Zumaia: Kukitxa ekodenda, Angeles Sorazu 2 – Ostirala 16:30-19:30
– Azpeitia: Elikagunea – Ostirala 17:00-19:30

Gozatu! On egin!

Zure aukerekin bat egiten duen produkturik ez da aurkitu.