GARUM-A, GETARIAKO ANTXOA ESENTZIA
Ba al dakizu zer den garum-a? Ezagutzen al duzu zapore indartzaile natural hau? Agian, harritu egingo zara, baina ardoarekin batera, Antzinako Erromako elikagai preziatuenetariko eta hedatuenetariko bat izan zen. MAISORren, duela 2.000 urte baino gehiago sortutako arrain saltsa famatu hura berreskuratu nahi izan dugu, esperientzia berri batez gozatzeko aukera izan dezazuen. Dario Bernal Casasolak, Cadizko Unibertsitateko arkeologia katedradunak, elkarrizketa batean azaldu zuenez, “garum-a olioaren parekoa zen, etxe guztietan zegoen eta ia egunero kontsumitzen zen”. .