MAISOR Euskadiko 50 Top Esperientzien artean.
Duela 15 urte, gure hasieratan, Getariako tradizio bat berreskuratzeko helburuarekin ekin genion gure lanari. Izan ere, gure arbasoek egiten zuten kalitatezko antxoa, guztien mahaietara gerturatu nahi genuen. Duela pare bat urte tradizio hau jendeari gerturatu nahi izan genion. Honela, esperientzia desberdinak jarri genituen martxan, gure bezeroek MAISOR antxoak dastatzeaz gain, elaborazio prozesua ere gertutik eta zuzenean bizi eta ezagutu zezaten. Orain, gure “Kantauriko antxoak egiten ikasteko tailerra” Euskadiko 50 Top Esperientzien artean aurkitzen da .