Deskribapena
Ekoizlea: Hontza
Jatorria: Arabar Errioxa
Mahatsa: 60% tempranillo 40% garnacha beltza
Aurkezpena: 75 zl botila
Hornitzailea: Biba Ardoak
Iker Garcia mahastizain familia batetik dator. Europako hainbat lekutan prestakuntza teorikoa eta praktikoa jaso ondoren, azkenean etxera bueltatzea erabaki zuen eta bere aitaren mahastiak ekoizpen ekologikora egokitzeari ekin zion.
Gaur egun, jadanik 12 hektarea dira ziurtagiri ekologikoa dutenak. Bertako mahastiak 30 eta 90 urte artekoak dira. Ikerren proiektua nekazal-upategi artisau bat aurrera ateratzea da Labraza izeneko herri txikian. Orain arte, inoiz ez da ardoa merkaturatzen zuen upategirik izan bertan.
Ondare natural eta kulturalarekin duen konpromisoak, lurraldearen tipikotasun
adierazten duten ardo biziak sortzen lagundu dio, horretarako bizi eta ekoizteko modu egokia aukeratuz.
Upategi honen ekoizpen sistema biodinamikaren printzipioetan oinarritzen da. Erabilitako prestakinak guztiz naturalak, homeopatikoak eta bertako inguruan jasoak dira.
Ardogintza prozesuan printzipio berberak erabiltzen dira. Bertako legamiak azido eta
sulfurosorik gabekoak dira, eta giza eskuhartzea ahal den neurrian txikiagotzen da.
Iritziak
Oraindik ez da iritzirik jaso.