Ttantta txakoli ozpina

4,50  , BEZ barne

Talai Berri Zarauzko txakolin upeltegiaren ozpin gaztea da honako hau. Ez dago onduta, beraz, behin ardoa ozpin bihurtzen denean botilan sartzen da, bere freskotasuna eta indarra mantendu ditzan.

Kolore hori argiduna da. Sudurrean Hondarribi Zuri mahatsaren lurrina atzematen zaio eta ahoan azidoa da, baina ez da batere agresiboa eta zitriko puntua du.

Talai-Berri ozpina oso egokia da mota guztietako entsaladak prestatzeko eta bere zaporea nabarmendu behar duten saltsak ontzeko.

Description

Osagaiak: Ardo-ozpina, antioxidatzailea: potasio bisulfitoa. Sulfitoak ditu.

Azidotasuna:

Edukia: 250 ml

Jatorria: Talai-Berri S.L. – Zarautz – Gipuzkoa

Additional information

Weight 0,500 kg

You may also like…