Maisor

Arrantza tradizioko familia-enpresa batetik sortutakoak gara. Arrantzaleak, lehendabizi, handizkariak, ondoren, 1999an erabaki genuen kontserbaren munduan hastea, MAISOR obradorea sortuz, Getariako portuan bertan eta lonjatik metro gutxira. Gertutasun honek, arrain oso freskoarekin lan egitea ahalbidetzen digu. Gainera, MAISOR produktu guztiak eskuragarri izango dituzun denda bat dugu gure lantegian bertan.

Kantauri itsasoko arrainekin bakarrik egiten dugu lan, Getariako arrantza-ontziek harrapatutakoak teknika tradizionalak erabiliz: antxoa, hegaluzea, berdela, sardina… Guk geuk aukeratutako sasoiko arraina erabiltzen dugu, gure produktuen kalitatean eragin zuzena duena. Gure eginkizuna, Kantauri itsasoak eskaintzen digunari balio erantsi bat ematea da, kalitatezko produktuak sortuz eta esperientzi gastronomiko bakarrak eskainiz.

Kantauriko esperientzia bizitzeko leku paregabean zaude…

MAISOR_1

MAISOR_2

MAISOR_3

MAISOR_4_1

MAISOR_5 (1)

MAISOR_6