ANTXOAK EGITEN IKASTEKO TAILERRA
Antxoa ona jatea gustuko duen horietakoa bazara, esperientzia ahaztezina eskaintzen dizugu. Izan ere, Kantauriko antxoa oliotan egiteko lanketa prozesuan parte hartu ahal izango duzu, modu tradizional eta artisauean lan eginez.
Ondoren, egindako antxoa horiek etxera eramateko aukera izango duzu.
Tailerra Getariako produktu tradizionalenak dastatuz amaituko dugu: antxoa, hegaluzea eta txakolina.
*Familientzako egokia
2020an atsedenaldi txiki bat egingo dugu. Sentitzen dugu!
OBRADORERA BISITA ETA GETARIAKO PRODUKTUEN DASTAKETA
Arrain kontserbak izugarri gustatzen bazaizkizu, ez galdu bisita hau. Getariako gure obradore txikian antxoa oliotan, bokeroia, berdela, etab. nola prestatzen ditugun kontatuko dizugu.
Antxoa xerrak salazoian prestatzeak nolako esku-lana duen konturatuko zara eta, ausartzen bazara, ondoren jango duzun zure antxoa xerra prestatu dezakezu.
Bisita Getariako produktu tradizionalenak dastatuz amaituko dugu: antxoa, hegaluzea eta txakolina.
*Familientzako egokia
2020an atsedenaldi txiki bat egingo dugu. Sentitzen dugu!
ANTXOA XERRATU ETA DASTATZEKO ZERBITZUA, EKITALDIETARAKO
Getariako antxoa jaki gozoa eta dotorea da ezkontza edo ekitaldi batean aperitibo gisa eskaintzeko. Gainera, gure artisau-eskuak, banan-banan antxoa xerrak garbitzen ikustea, ahosabaiarentzat ez ezik, bistarentzat ere ikuskizun ederra da. Aukera originala eta autentikoa zure gonbidatuak harrituta uzteko eta entretenitzeko.
Lehengai onenak aukeratu ditugu kontu handiarekin, kalitate goreneko antxoa xerrak prestatzeko; elikagarriak, gozoak eta osasuntsuak. Antxoa guk geuk aukeratzen dugu udaberrian, momentu onenean, Getariako lonjan; eta ondoren, 6 eta 8 hilabete bitartean kontserbatzen dugu mimoz, eta ondo zaindutako heltze prozesuarekin.
Ekitaldian zehar, banan-banan, labanaz, kontu handiarekin prestatzen ditugu antxoa xerrak gonbidatuen begiradapean , teknika tradizionalak jarraituz eta dastaketa espektakulu bilakatuz.
Prezioa: eskatuiguzu aurrekontua.
Noiz: Urte guztian zehar.
(*) Hitzorduak +34 943 140 993 telefonoan.
Informazio gehiagorako: experiencias@maisor.com.
BISITA KONBINATUAK
GETARIA, FORMAK ETA ZAPOREAK
Goiz batean zehar Getariako altxorrak ezagutzeko proposamen ezin hobea aurkezten dizuegu.
Bisitan sartzen dira:
—Maisor antxoa obradorera bisita
— Cristóbal Balenciaga Museoa
— Gaintza Txakolindegira bisita
— Bertako produktuen dastaketa: antxoa, hegaluzea eta txakolina
Denboraldia
Maiatzetik irailera: ostiral, larunbat eta igandeak
Urritik abendura eta apirila: larunbatak
Iraupena: 3h 30min
Taldeen baldintzak: gutxienez 4 lagun eta gehienez 20.
Prezioak 2020: (Pertsona bakoitzeko)
4 – 6 pax. 90€/pax.
6 – 8 pax. 60€/pax.
9 – 10 pax. 45€/pax.
11 – 15 pax. 39€/pax.
16 – 20 pax. 33€/pax.
Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, ingelesa
ITSASOA ETA LURRA
Esta experiencia completa te permitirá descubrir Getaria por tierra y mar. Además de conocer nuestro obrador de conservas artesanales de pescado, conocerás la bodega de txakolí Gaintza, donde después de recorrer sus viñedos y bodega, degustarás su exquisito txakolí acompañado por nuestras conservas artesanales MAISOR.
Bisitan sartzen dira:
—Maisor antxoa obradorera bisita
— Gaintza Txakolindegira bisita
— Bertako produktuen dastaketa: antxoa, hegaluzea eta txakolina
2020an atsedenaldi txiki bat egingo dugu. Sentitzen dugu!
KANTAURI ITSASOA ETA FLYSCH-A
Ezin duzu Getariara etorri eta Kantauri itsasoan nabigatu gabe joan.
Bisita honetan, Getari yatean Geoparkea eta Zumaiako flyscha ezagutzera eramango zaitu Borjak.
Getariara itzultzean, hamaiketako ederrarekin beso zabalik hartuko zaitugu Maisorren.
Bisitan sartzen dira:
— Getari yatean 2 orduko nabigazioa, Getariako portuan hasi eta Zumaiako flyschera joan-etorria.
— Maisor obradorearen bisita eta bertako produktuen dastaketa (antxoa, hegaluzea eta txakolina) – ordu 1
2020an atsedenaldi txiki bat egingo dugu. Sentitzen dugu!