Nor gara gu

 

Maisor antxoak Kantauri itsasoko antxoa-kontserbak egiten espezializatutako enpresa da; arrain freskoa eta kanpainakoa soilik erabiltzen ditugu horretarako. Produktuaren kalitatea lortzea dugu xede, antxoa-xerra garbiak, zapore eta ehundura berdingabekoak, baina betiere gure tradizioa oinarri hartuta, Getaria antxoa-elaborazioan erreferentzia bihurtu duen tradizioa oinarri hartuta, hain zuzen.

Maisor antxoak enpresan, pertsona orok Kantauri itsasoko indarra eta haren zapore bikaina mahaian izan ditzan egiten dugu lan. Etxean egindako antxoez gozatzea nahi dugu, eta gure antxoen xerra bakoitzean, kalitatezko produktu baten zaporea, ehundura eta garbitasuna hautematea.

“Gauzak ongi egiten dituen artisau-ekoizlearen” Glutton Awards 2010 saria jaso dugu, The Glutton Club elkartearen eskutik, “aipamen berezia merezi duen aldaketa estrategikoa egiteagatik. Krisiari aurre egin diote, aldatuz eta irtenbide berriak sortuz, eskaeraren aldaketetara egokituz”.

Beste mota batzuetako enpresen eredu den lantegi txikia; hau da, argi erakusten du, nahiz eta txikiak izan, ideiak argi izanez gero, gauzak ongi egin daitezkeela”.

         

Maisor antxoen kalitate-bermea

  • Kalitate oneneko antxoa erosten dugu Getarian egiten den enkantean.
  • Gure kontserbak eguneko antxoa freskoenekin egiten ditugu.
  • Kantauri itsasoko denboraldiko antxoak soilik erabiltzen ditugu.
  • Antxoa-xerren garbitasuna.
  • Testura eta zapore berdingabeak.
  • Elaborazio artisaua; eskuz eginak.
  • Gatza eta oliba-olioa soilik erabiltzen ditugu kontserbatzaile naturaltzat.

 

Anchoas Maisor recibe el Distintivo Compromiso de Calidad Turística

Horrez gain, Getarian dugun dendak errekonozimendua jaso du kalitate turistikoarekin dugun konpromisoagatik eta zigilu ofiziala lortu dugu. Gauzak ondo egitearen errekonozimendua da honakoa, bezeroarenganako dugun orientazioagatik eta gure produktuen kalitateari eta bezeroari eskaintzen diogun zerbitzuari garrantzia ematen diogulako. Zigiluak egiaztatzen du Helmugako Kalitate Turistikoaren Sistema Integralean zehaztutako betebeharrak betzen ditugula. Etengabeko hobekuntza eta kalitatearekiko hartutako konpromisoa eta egiten dugun esfortzua aitortzen ditu.