Tag Archives: elikadura jasangarria

MAISOR kontserbak, 20 urte Getariako antxoa artisau eran lantzen

2 hamarkada beteko ditugu aurten Getarian porturatzen den arrain freskoa artisau kontserbatan eraldatzen. Urte berezia izan dadin nahi dugu eta hainbat ekintza antolatuko dugu Getariako antxoa balioan jartzeko eta elikadura jasangarri baten alde egiteko asmotan. 1999ko uztailean ireki genituen portuan dugun dendaren ateak; orduan Itsas Mendi izena zuen. Baina Maisor obradorea, hilabete batzuk lehenago jarri genuen martxan, ateak irekitzen genituenerako, salmentarako produktua eduki ahal izateko. Sabino Iribar eta Sorkunde Iribar, gure izeba osabek sortu .