MAISOR ELKANOREN UBERAN

Elkano Fundazioaren helburuak gure eginda, lehenbiziko Mundubiraren 500. urteurrena gogora ekartzeko sustatutako ekitaldietan murgilduta dihardugu Maisorren.

Irailaren 8tik abiatuta, aste kulturala izango da Getarian, hilaren 14 eta 15ean burutuko den Elkanoren Itsasoratzea jaialdiaren atariko gisa.

Elkano500_Maisor2019 eta 2022 urte bitartean historian lehenbiziko mundubiraren bosgarren mendeurrena betetzen da. Gure gizartearen bilakaeran berebiziko garrantzia izanagatik mugarri bihurtu zen espedizio horretan esku hartu zuen Juan Sebastián Elkanok (Getaria, c. 1476 – Ozeano Pazifikoa). Hiru urtez (1519-1522) luzatu zen estreinako mundubira hark sekulako eraldaketa eragin zuen gizadiaren historian eta, besteren artean, euskaldunon izaera ekintzaile eta aurrendaria agerian utzi zuen,

Lurra borobila dela erakusteaz gain, Elkanoren egitandiak erabateko iraultza suposatu zuen industria eta untzi-teknologia, nazioarteko merkataritza edo elikadura bezalako arloetan, baina baita garaiko pentsaera eta kulturan.

Duela ehun urte, Mundubiraren laugarren mendeurrenaren oroitzapena egiteko, getariarrek, hots, gure aurrekoek efemeride hura aintzat hartu eta herriko ekonomiaren motorra zen arrantza sektoreari beharrezko bultzada emango zioten azpiegituren hobekuntzari ekin zioten: Malkorbe hondartzatik porturainoko errepidea eraiki zen, motordun ibilgailuak bertaratzea ahalbidetu eta arrain freskoen garraiorako animalien erabilera ekiditeko. Hartara, Mundubira ekonomia zein gizarte garapenaren akuilu bihurtu zen orduan ere.

Haiei jarraiki, gure xedea da 500. urteurrena ere kultur, ekonomia eta gizarte garapenerako bide bihurtu eta gure ondorengoei legatu anitza uztea. Garapen hori gauzatzeko, Getarian ikerkuntza, hausnarketa eta jendarteratzeko urteak izango dira datozenak. Horretan gaude eta horretara goaz!

Elkano proiektuarekin bat eginik. 

Mundubiraren haritik gure herriaren garapenean lan egiteko, Elkano Fundazioaren eskutik dihardugu. Fundazioa 2017an sortu zen getariar itsasgizonaren, hark osotutako mundubiraren nondik norakoa eta hura posible egin zuen testuinguruaren ezagutza bultzatuko duten askotariko egitasmoak sustatzeko; izan ere, egun ezezagunak baitira askorentzat.

elkano_1920x1080

 

Maisorren ekarpena ere anitza izango da eta, gure espirituari eutsita, itsasoaren zaintza, elikadura jasangarria, gastronomia, kultura eta hezkuntza izango ditugu lan-ildoak. Horien bidez, gure txikitasunetik bada ere, Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako Helburuen 2030 Agendari ekarpena egitea dugu helburu, bereziki ekoizpen eta kontsumo arduratsuari (12) eta itsas azpiko bizitzari (14) so eginda.

ODS 12_EUS           ODS 14_EUS

Itsasoaren zaintzak eta jasangarritasunak arduratzen gaitu.

Zentzu horretan, erabiltzen dugun lehengaiaren 100% Kantauriar itsasokoa da eta arrantza Jasangarriaren MSC zigiludun Getariako baxura-ontzidiari erostea da gure lehentasuna, produktuaren bertako jatorria eta berau tresneria jasangarriagoz arrantzatua izan dela bermatu eta ozeanoen bioaniztasuna gordetzean laguntzen baitugu horrela. Bestalde, etengabe ari gara gure produktuen diseinua eta ontziratzea hobetze-lanetan, ingurumenarekiko begirunetsuago izan daitezen, eta gure ontzien 100% birziklagarriak dira egun; Maisor produktuen ekoizpenean baliatzen dugun osagai zein material oro bertoko eta birziklagarri izatea lehenesten dugu, adibidez, gurean poltsak paperezkoak dira.

 

Jasangarritasunaren bidean aurrera egiteko asmoz, eta Elkano 500 Fundazioaren funtsetako bat den eragileen arteko elkarlana gauzatuz, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU/UPV) lankidetzan aritu gara aurten. Ingurumenaren gainean dugun eragina murriztu ahal izateko, gure produktu nagusiaren (antxoa xerrak oliotan) bizitza-zikloaren analisia egin dugu, EHUko Ingurumena, Iraunkortasuna eta GIH masterreko ikasle Jon Liguerzana ingeniariak lagunduta. Analisi horren bidez, eguneroko jardunean ingurumenarekiko kaltegarriak izan daitezkeen praktikak hauteman eta horiek ekiditeko bideak landu ditugu.

ciclo de vida ANCHOA MAISOR_EUS

Hezkuntza arloan eta jendarteratzerako lanetan eragile aktiboak gara. 

Gure bisitaldi, tailer zein erakustaldi (Maisor obradore ibiltaria) orotan gure herriak itsasoari begira mendeetan zehar garatutako tradizioa eta kultura ematen ditugu ezagutzera eta, era berean, horietan, elikadura jasangarria eta osasungarria bermatzeko ingurumena eta itsasoak zaintzearen garrantzia azpimarratzen dugu. Eta eguneroko jardunaz at ere antolatzen dugu garrantzi horren kontzientzia harrarazteko ekimenik: joan zen apirilean, esaterako, hondakinen bilketa antolatu genuen Getariako hondartzan.

Elikadura jasangarria osasunerako bide eta kontsumo arduratsuaren oinarri gisa ulertzen dugu. Maisor arrain artisau kontserbak proteina, mineral eta bitamina iturri dira, gure gorputzak bizitzaren aro guztietan beharrezko dituenak. Gainera, elikadura behar bereziei erantzuteko, gure kontserbek ez dute glutenik.

Elikadura orekatuaren aldeko gure apostua webgunearen eta sare sozialen bidez horren alde egiten dugun pedagogian islatzen da; erabiltzaileei kalitatezko edukiak eskaintzen dizkiegu, artisau kontserbak prestatzeko gida praktikoak eta errezetak euren esku jarriz.

Eta kontsumo arduratsuari dagokionez, gure produktuen bidez bertoko artisau arrantza eta enplegua laguntzen dira.

Argi dugu kultura eta sorkuntza direla gizarteak aurrera egiteko beharrezko duen adierazpide nagusinetakoa; horrexegatik irailaren 14an eta 15ean Getarian egingo den Elkanoren Itsasoratzea festibala abian jarri duten eragileetako bat gara. Festibal hori izango da, Mundubiraren ubera lelopean, iraganaren inguruan ikuspegi zabalaz hausnartze aldera antolatutako jardueratan lehena.

IMG_5827 (1)

 

Batetik, antxoak egiten ikasteko tailerrak egingo ditugu irailaren 14 larunbatean, 10:30etan eta 12:00etan; aukera aparta bertoko kultura zein bizimodua ezagutu eta familian edo lagunartean gozatzeko. Izen-ematea Getariako Turismo Bulegoan.

Bestetik, Getariako Babexa merkartari-elkarteko kide garenez, dendako erakusleihoa girotuko dugu: herriko denda bakoitzak 1519ko espedizioan ezagututako herrialdeetako bat irudikatuko du eta guri Afrika hegoaldean dagoen Esperantza Oneko Lurmuturra egokitu zaigu.

Festibalaren aurretik, irailaren 8tik aurrera hitzaldiak, solasaldiak eta abarrak izango dira Mundubira hizpide hartuta.

Elkanoren noranahitartasunaren itzalpean, gu ere munduan barrena gabiltza Maisor produktuak nazioarteko merkatuetan zabaltzen. Japonia, izan da, hain zuzen gure azken jomuga; bi mende lehenago, Elkanoren aurrekarien helburu izan zen eta arrain artisau kontserbak asko miresten dituzten herrialde hartan ezagutzera eman genituen gure produktuak, CAPRICE “Fancy the European appetizer” programaren eskutik.

Elkano 500, gure obradoretik zure etxera. 

Eta Mundubiraren 500. urteurrenaren ospakizunaren oroigarri, Elkanok Mundubira osatzeko ontzian eramango lituzkeela uste dugun produktuak aukeratu eta sorta bikaina prestatu dugu zuretzat. Elkano 500 dastatzeko artea izateaz gain, artelan plastiko izatea nahi genuen gainera eta, horretarako, Daniela Garretón ilustratzailea izan dugu lagun: Elkano 500 proiektuarekin lotzen gaituzten balioak oinarri dituen margoa sortu du Danielak, datozen hiru urteotan bidelagun izango dugun irudia.

Eta gogoan izan: ezin baduzu Getariako portuko gure dendara etorri, geuk etxera eramango dizugu ospakizuna! Egiguzu eskaria.

“ELKANO 500” ESKARIA EGIN