HAURREK EZ DUTE ARRAINA GUSTUKO: MITO ALA ERREALITATE?

Maisor_haurrentzako_errezetak

Arraina eta barazkiak txikienen dietan txertatzea erronka bilakatu da familia askorentzat. Eta badirudi badagoela hori horrela izan dadin eragiten duen arrazoirik Y parece que existen motivos para que así sea.

Adituek diote horren atzean, batetik, arrazoi genetikoak daudela eta, bestetik, baduela ohiturekin loturarik. Dirudienez, zapore gozoak edo karbohidratoak dituztenak dira txikiek gehien atsegin dituztenak (pasta, arroza, ogia, laboreak eta abar). Aldiz, zapore garratz edo bortitzak dira gutxien atsegin ditugunak, haurtzaroan, batez ere.

Baina haurrak hazten ari direla arraina jatearen onurez ari bagara, guztiek aho batez diote gomendagarria dela arrain zuria edo urdina maiz jatea, astean hiruzpalau bider!

arrain hanburgesa 2

Orduan, nola lor dezakegu gure seme-alabentzat arraina gustagarri izan dadin?

Badira horretarako trikimailuak biltzen dituzten artikuluak: adibidez, arraina jaten hasteko egokiago dela arrain zuria aukeratzea, zapor arinagoa baitu; arantzik ez duela zaintzea, sormena erabiliz aurkeztea, …

Arraina erosi eta prestatzeko garain haurrak lankide izatea ere produktu horrekiko euren jakin-nahia pizteko bide dibertigarria izan daiteke. Gainera, asko dira arrainarekin ongi doazen osagaiak; modu horretan, jaki erakargarriago eta gustagarriagoak presta daitezke.

arrain brotxetak

 

Eta testuinguru horretan arrain artisau kontserbak baliabide aparta ditugu: oso elikagarriak dira, aberatsak baitira Omega3, proteina, bitamina, fosforo, magnesio eta bestea hainbat elikagaitan; erraz dasta daitezke edozein egoeratan eta oso egokiak dira haurrek errezeta goxoak prestatzeko eskuzta ditzaten, hartara sukaldatzen ikasten hasteko.

Maisorren gure produktuek eragiten dituzten onuren jakitun gara eta, noski, helduek goza ditzazuen nahi dugu, baina baita etxeko txikienek ere. Horregatik, produktu goxo horiek familia guztiari helarazteko asmoz, 8 errezeta prestatu dizkizuegu, horiek sukaldatzen eta dastatzen goza dezazuen. Bejondeizuela!

8 errezeta familian prestatu eta dastatzeko