ANTXOAK XERRATUZ, ZURE LAN-TALDEA INDARTU

Maisor aisialdi esperientziak enpresentzat

maisor_tailerra_taller_empresas

 

Lanaren iraultza berri batean murgilduta gauden honetan (askok aldaratzen dute egungo egoera XVIII. zein XIX. mendeetan gertatukoekin), gero eta sakonago hausnartzen da lanarekin lotutako ororen inguruan: lan baldintzak, lan egiteko moldeak, antolakuntza, lan-taldearen harremanak, langileen ongizatea… Ikasia dugu honezkero langilea zenbat eta gusturago jardun orduan eta aberatsagoa izango dela hark enpresari egingo dion ekarpena. Eta, zentzu horretan, atsedenak berebiziko garrantzia du, bata bestearen osagarri baitira: ez dago atsedenik lanik gabe, ezta lanik atsedena izan ezean. Alex Soojung-Kim Pang idazle, hizlari eta aholkulari estatubatuarrak Atsedena: zergatik lortzen duzun gehiago gutxiago lan eginda (2016) liburuan erakusten du modu egokian atseden hartuta gure bizitza hobetuko dugula, atsedenak sormena piztu eta emankorrago bihurtuko baigaitu, baita lanean ere.

Atsedena ezer ez egitearekin lotzen dugu sarritan: lanaldiaren ostean, hain gaude nekatuta non ez garen telebista ikusi edo Interneten nabigatzeaz gain beste ezer egiteko gai; atsedena modu pasiboan bizi dugu. Baina, aldiz, jarduera aldatzea izaten da askotan atsedenaren funtsa: ikerketa askok ondorioztatu du aisialdia modu aktiboan bizitzeak zoriontsuago egiten gaituela ezer ez egiteak baino.

Lan-giroan murgilduta, atseden hartzeko talde-jarduerak burutzeak are balio handiagoa du: egunerokotasunetik atera, laneko ardurak zein estresa baztertu eta erlaxatzeko, lan-taldea osatzen dutenen arteko harremanak sendotzeko (team-building edo taldea eraikiz) eta erronka berriei aurre egiteko gaitasuna garatzeko aukera ematen dute, besteak beste. Mota honetako talde-dinamikak oinarrizkoak dira pertsonen arloan kudeaketa molde berri zein osasungarriak euren negozio-estrategiaren zimentarri bihurtu dituzten enpresentzat. Ekimen horiek eragiten dituzten onuren artean daude langileen motibazioa indartzea, komunikazioa hobetzea, harremanak sendotzea, estresa arintzea, langileen arteko konfidantza eta elkarlana areagotzea, sormena piztea, hobekuntzak egin aldera lan-taldearen zein enpresaren beraren sendotasunak nahiz ahulguneak ezagutzea eta abar.

Hori guztia aintzat hartuta, zure lan-taldearekin gurera etorri eta guztiek elkarrekin Maisor esperientzia, Kantauri Itsasoko esperientzia bizitzea proposatzen dizugu. Hona hemen gure eskaintza.

maisor_actividades_empresas4

 

Maisor jarduerak
Antxoak egiten ikasteko tailerra

Getariako portuko gure obradorean, ezagutu, ikasi, elkarlana eta harremanak bultzatu eta lana balioztatzeko enpresentzako aisialdi jarduera aproposa.

Gorde tailer bat
zure enpresarentzat

Lehenik eta behin, atariko gisa, MAISOR, gure artisau kontserben obradorearen historia kontatuko dizuegu labur-labur: duela 20 urte, belaunaldiz belaunaldi gure familiaren bizimoduarekin lotutako arrantza freskoa kontserban prestatzeko pausua eman zuten gure osaba-izebek. Horrekin batera, Getariako portuan nola lan egiten den ere agertuko dizuegu, arrantza kanpaina nagusiak zeintzuk diren, arrain-mota bakoitzaren berezitasunak eta horietako bakoitza nola prestatzen dugun. Ondoren, gure ingurunean garatutako antxoaren industriaren historia izango dugu hizpide eta, bideo baten laguntzaz, antxoa salazoian prestatzeko prozesua azalduko dizuegu; hori baita, Getarian tradizio handien duen eta, zalantzarik gabe, erabat artisau eran egiten den produktu nagusia.

maisor_tailerra_taller_empresas7

 

Atarikoa bukatu ondoren, jardunerako unea izango da: antxoa xerratzeko pausu guztiak erakutsiko dizkizugu eta, animatuz gero, antxoa garbitzeko aukera izango duzu zerorrek ere. Tailerrean antxoa pote bat prestatu ahalko duzue, hasi eta buka. Hartara, etxean ere antxoak oliotan prestatzeko gai izango zarete tailerra amaitzerako; izan ere, Marijek ez dizue joaten utziko Maisor zigiludun antxoa potea bukatzen ez duzuen artean!

maisor_actividades_empresas7

Eta antxoaz hainbeste hitz egin, esku artean izan eta usaindu ondoren… ezin guretik dastatu gabe joan! Getarian oso ohiturazkoa den mokadua prestatuko dizuegu: antxoak, hegaluzea eta txakolina.

maisor_tailerra_taller_empresas3

 

Gainera, bada Getarian Maisor esperientziarekin abiatutako eguna ederki osotzeko aukera interesgarri ugari. Hona hemen proposamen batzuk:

getaria_maisor

 

Eta oraindik badugu zure enpresaren hurrengo bidaia edo esperientzia korporatiboa Getarian egin dezazun iradokitzeko beste arrazoi bat: ez ahaztu hemendik abiatu zuela bere bidea, duela 500 urte, mendeetan zehar inork egindako negozio-bidaia garrantzitsuenetakoa egin zuen Elkanok… beraz, ez zaigu bururatzen zure lantaldea erronka berrietarako prestatzeko toki hobeagorik!

Eman izena!

Gorde tailer bat
zure enpresarentzat