EGUBERRIETAN JARRI ZURE MAHAIAN MAISOR ZIZKA-MIZKAK

Usadio zaharrenak jarraituz egindako arrain kontserbak modu berrienean prestatuak. Hona hemen gure errezeta liburu berria, zuretzako inspirazio iturri.

12 errezeta_maisor

Punta puntako berrikuntzari lotuta bizi garen honetan, oraindik ere ohitura zaharrei eusteko sasoirik baldin badago Eguberri garaia da hori. Familia- zein lagun-artean, behin ezarritakoa ohitura bihurtu eta horri eusteko joera dugu Gabonetan. Eta gurean, ezin bestean, mahaiaren inguruan elkartzeko abagunea dira egunok. Aurten, Eguberrietako menuei irekiera berezia emateko zera proposatzen dizugu: zaharrak berritu eta, Maisor arrain artisau kontserbak oinarri hartuta, bere sustraiak mendeetan atzera galtzen dituzten jaki goxo eta osasungarri horiek modu berriztatzaile eta freskoan aurkeztea, eta erraz gainera (urteko beste edozein sasoietan bezalaxe, Gabonetan ere denbora urrea baita!).

Maisor_carpaccio_de_bonito

Horretarako, gure katalogoan izar diren produktuei erreparatuta prestatutako errezeta bilduma berria aurkezten dizuegu. Antxoak, hegaluzea, berdela eta sardina txikiak… oliotan, ketuta edo ozpinetan kontserbatuak, horiek guztiak erabilita zizka-mizka beroak eta hotzak sortu ditugu zure gonbidatuei esperientzia gastronomiko berri eta harrigarria eskaini diezaiezun: horien artean, antxoa ketuen brick kurruskariak, ahuakate kremarekin; bokeroiak sagardotan bustitako sagarrarekin; berdela ozpinetan ilarrekin eta gazta onduarekin; mendrezka, pepinoa eta eztiarekin; hegaluze ketuko carpaccioa edo brioche tostada sardina txikiekin eta euskal erako “romesko” saltsarekin. Familia eta lagunek zapore berriak ezagutzeko aukera izango dute, beti ere modu jasangarrian ekoiztutako kalitate goreneko produktuak dastatuz.

12 Maisor Errezeta. Errezeta berri, erraz eta osasuntsuak - doako pdfa

Eta ez izutu, Maisor produktuez gain, merkatuan erraz aurkituko dituzun lehengaiak erabili ditugu gure errezetatan eta prestaketa moldeak ere oso sinpleak dira, ez duzu zertan sukaldari aditua izan behar horiek burutzeko. Ikusiko duzu!

Bricks crujientes de antxoas ahumadas y crema de aguacate-9

 

Gure historia, zure historia

Eta, batez ere, gure historia, hau da, duela hogei urte baino gehiago ehun urtetik gorako artisau teknikak erabilita arrain-kontserbak egiten dituen obradorearen historia zure eginez bereiz zaitezen proposatzen dizugu, Maisor produktuak zurean ere usadio bihurtuz. Izan ere, gatzak, denboraren joanak eta bere lanean iaioak diren eskuek zapore leundun xerra mamitsu bihurtu duten Kantauriko antxoaren historia da gurea; tradizioa gaurkotasunarekin uztartzen duen obradorea gara gu: gure arbasoen ohitura zaharrak bizirik mantenduz gure herriaren kultur ondarea gorde eta, aldi berean, elikadura osasungarri eta jasangarriaren aldeko ekarpena egiten dugu.

Nahi al duzu gure historia zure bihurtu? edo betikoari eutsiko diozu aurten ere?

>>> Deskargatu “12 Maisor errezetak” gure errezetario berria

KM0 Edizio Mugatua

Zorioneko gara gugandik oso gertu ekoitzitako kalitatezko produktu ugari baitugu gure esku eta horiek guztiak dastatzea gozamena da guretzako. Horren jakitun, zurekin ere partaketu nahi ditugu, zeuk ere ezagut ditzazun: hemendik aurrera oso gustuko ditugun hainbat produktu izango dituzue gurean eskuragarri, Getariako dendan eta baita online ere.

Hasteko, abenduan, honako hauek aurkeztu nahi dizkizugu, Eguberrietako menuetan zure Maisor zizka-mizkak laguntzeko:

– Joseba Arguiñanoren turroiak (Zarautz, Gipuzkoa): urte sasoi honetan hain tradiziozkoa den gozoki horren bertsio berriak aurkezten ditu Argiñanotarren artean gazteenak. Gozogintzan Eva Arguiñano izebaren oinordeko fina, familiaren jatetxean ekin zion bere ibilbideari Josebak eta 2013.etik Zarauzko bere obradorean dihardu. Maisor errezetekin hasitako menua ixteko modu bikaina! Informazio gehiago

– Crusoe Treasure (Plentzia, Bizkaia): Plentziako Badian, arrezife artifiziala eratuta, ur azpian kokatutako munduko lehenbiziko upategiko ardoa abentura eder baten emaitza da; itsaspean ondutako ardoen berezitasuna oinarri hartuta, kalitate goreneko produktua sortu dute, oso zaindua, eta, dastamenaz haratago joanda ere, kontatzeko historia ederra duena. Maisor produktuak bezalaxe, Kantauri itsasotik ateratako altxorra da Crusoe Treasure ardoa. Informazio gehiago