Getariako arrantzaleak itsasoratzeko prest

Kantauriko arrantza denboraldia hastera doa berdelaren arrantzarekin.

Martxoa da horretarako sasoirik aproposena, neguan berdela itsas hondoan geratzen
da, eta otsailean, gantz-maila handia hartu ondoren, azalera igotzen da.

Verdel (caballa)

Berdela.

Getariako ontziak berdelaren sasoirako prestatzen ari da dagoeneko. Datozen
egunetan, eguraldiak laguntzen badu, arrantzaleak itsasoratzen ikusiko ditugu.

Gure arrantzaleek, arrantza teknika jasangarriak erabiltzen dituzte, itsas baliabideen kontserbazioa bermatuz.

Verdel marinado en vinagre

Maisorren, gure arrantzaleek arrantzatzen
dituzten espeziekin egiten ditugu kontserbak.
Berdelaren kasuan, ozpinetan edo ketua
egiten dugu. Getariako portuan daukagun
dendan edo gure online dendan erosi
dezakezu.

Produktu hau, entsaladetarako ezinhobea da, zure betiko entsaladari berdel zatitxo batzuk gehitzea proposatzen dizugu, tipulina eta ozpinarekin.

Bazenekien?
Berdelak, omega 3-aren ekarpena arrain koipetsuen artean handienetakoa du. Honek,
odolean kolesterol eta triglizerido maila murrizten laguntzen du, beraz, berdela jatea
ezin hobea da osasun kardiobaskular ona izateko.