Deskribapena
Latxa ardiaren esne gordinez egindakoak dira Idiazabal Jatorri Deiturako gaztak eta Europako Ondare Gastronomiako bilakatu dira. Gutxienez bi hilabetez heltzen uzten zaie gaztei, % 45 gantz eduki ahal izateko. Ketua edo ketu gabekoa izan daiteke.
Erabiltzen diren ardiak Euskal Herriko arraza autoktonoak dira, ezaugarri bereziak dituztenak. Larreak, eguraldia eta artzainek erabilitako teknikak dira besteak beste, gaztaren kalitatean eragiten duten faktoreak eta hau hain berezia egiten dutenak.
Galtzata baserriko gazta hau, Oiartzungo Zalakain baserriko anaien lanaren emaitza da.
Maisorren gazta hau Kantauriko antxoarekin batera jatea izugarri gustatzen zaigu. Bi zapore bizien konbinaketa hau mundiala da.
Iritziak
Oraindik ez da iritzirik jaso.