BERDELA JATEKO OHITURARIK? ONA, OSASUNGARRIA ETA JASANGARRIA, SASOIAN DA!

Verdel MaisorIa hiru hilabeteko atsedenaldiaren ondoren, Getariako arrantzaleak otsaila heltzearekin itsasoratzen dira berriz ere, berdelaren bila. Izan ere, urte osoan zehar izaten da berdela gure arraindegi eta merkatuetan, baina urtearen sasoi honetan, otsailetik hasi eta maiatzera bitartean, kostaldera hurbiltzen da eta, horregatik, askoz ere kopuru handiagoan arrantzatzen da.

Honezkero hamarkada bat baino gehiago joan da Maisorren berdelaren aldeko apustua egin genuenetik. Getariako produktu tradizionalak baliostea helburu dugula etengabeko bilaketan ari garela, gure produktuen artean berdela eskaintzen hasi ginen, pixkanaka, zein erantzun lortuko genuen jakin gabe. Baina hainbesteko arrakasta lortu zuen berdelak gure bezeroen artean, non berehala geuk egindako produktuen katalogo iraunkorrera pasa genuela.

Berdela, arrain osasungarri eta jasangarria

Arrain urdina da berdela (begira iezaiozu isatsari, gezi forma du) eta horrek esan nahi du haragi koipetsua duela, sardinak eta antxoak baino koipetsuagoa eta, ondorioz, Omega 3 gantz azido-kopuru handia du; hartara, lagungarria da kolesterolaren aurka egin eta bihotzeko gaitzak ekiditeko. Bestalde, mineral eta bitaminen iturri ere bada; horien artean, giza gorputzaren hazkunderako eta ehunen berregiterako ezinbestekoa den B2 bitaminaren (riboflabina). Kontuan hartzeko aukera da, beraz, elikadura osasungarria nahi duen ororentzat!

Berdela jatearen beste abaintailetako bat dugu ingurumena zainduz arrantzatzen dela, jasangarriak diren ingurasareak erabiltzen baitira horretarako.

Parrilan, plantxan, labean, txingarretan, ketua… berdela beti dago goxoa!

Fresko fresko dagoela, mila modutara prestatzeko aukera eskaintzen du berdelak. Ohikoenak izaten dira parrilan, plantxan, labean, txingarretan edo ketua.

Egun, Maisorren bi modutan lantzen dugu:

  • Ozpinetan marinatutako berdela: Kantauri Itsasoan arrantzatutako berdela puskatan zatitu eta ozpinetan marinatu ondoren oliotan kontserbatzen dugu. Erdi-kontserba denez, 2 eta 6 gradu bitartean gorde behar da. Irakurri post honetan nola prestatzen dugun, pausoz pauso.
  • Ketutako berdela: haritzaren egurretik sortutako keaz ketzeak zapore oso berezia ematen dio berdelari. Gurean, hotzean ketzen dugu (10-30°C) eta horrek esan nahi du arraina ez dela sukaldatzen. Hemen ezagutuko duzu Maisor berdel ketuaren berri, eta baita gure ketuen eskaintza osatzen duten gainerako produktuen berri ere.

Verdel en vinagre MaisorVerdel ahumado Maisor

Freskoan nahiz kontserban, berdelaz gozatzeko errezeta osasungarriak

Egunerokoaren gainerako arloetan bezala, modek eragina dute jaten dugunarekiko eta, tamalez,  oraindik ez zaio berdelari txanda iritsi. Ez da arrain ezagunegia eta, egia esan, ez dugu ulertzen zergatik! Izan ere, goxoa, osasungarria eta prezio onekoa baita berdela. Aukera anitz eskaintzen ditu, mila modutara presta daiteke. Eta horren harira, badira azkenaldian arrain apal hori aintzakotzat hartuta errezetak sortu dituzten sukaldari gailenak; horien artean Joan Roca, Ferrán Adriá eta Jordi Cruz. Eta geuk ere badugu zuentzako iradokizunik! Hona hemen:

Nueva llamada a la acción

Berdela kontserban prestatzeko Maisor errezetak

Gure produktuek eskaintzen dituzten aukeratan haratago joatea atsegin dugu eta, bide horretan, ozpinetan kontserbatutako berdela eta ketua prestatzeko Maisor errezeta goxo eta osasungarriak ondu ditugu zuretzat. Jeitsi behera gure errezetarioa eta ikusiko duzu zein errazak diren!

Berdel freskoa sukaldatzeko errezetak

Ba al zenekien patata egosia oinarri duen entsalada oso ohikoa dela Kantabrian eta han  piriñaca deitzen diotela? Honako piriñaca errezeta honek hain gustuko ditugun berdelaren arrabak ditu eta probatzeko irrikitan gaude: piriñaca berdelaren arrabekin

Eta zer deritzuzu hain bertakoa dugun arrainari Ekialde Urruneko kutsua emateari? Ferrán Adriáren errezeta hau zoragarria iruditu zaigu guri: teriyaki berdel mendreska

Hamaiketako gisa edo afari arin baterako, berriz, aproposa da oso Jordi Cruzek aurkezten digun berdel errezeta: berdel ondua eskarola, “romesco” saltsa eta birrindutako oliba beltzekin, hazidun ogi txigortuaren gainean

Eta Joan Rocak berak bideo honetan dioen bezala, har ezazue berdel marinatutik abiatzen den errezeta honetatik zuen sukaldatzeko erara edo gustura egokitzen dena (ziur Roca maisuak baduela zer irakatsi!): berdel marinatua

Goza itzazu eta partekatu gurekin!