ZURE GOSARIAN ZER BERRI?

Eskura ezazu gure errezeta liburuxka berria eta emaiezu Omega 3 zure goizei

IMG_1147

Oraingoan gosariaz mintzatzera gatozkizu, baina lehenik eta behin zeuk zure ohiturak azter ditzazun, hona hemen zenbait galdera: inoiz galdetu al diozu zeure buruari egoki gosaltzen ote duzun? Zergatik dugu gosarian jaki gozoak dastatzeko joera eta etxetik at buffet zabal baten aurrean gaudenean bakarrik ausartzen gara gauza ezberdinak jatera? ¿Egiazkoa al da ezin dugula ohiturarik aldatu ez dugulako ezer berririk pentsatzen hasteko behar adina astirik? Post hau eta gure errezeta liburuxka berria baliatu nahi ditugu gosariaren inguruan hausnartu eta goizeko lehenbiziko orduko zure elikadura-ohiturak berri ditzazun laguntzeko.

Deskargatu dohainik Maisor gosarien errezeta liburuxka

Baliteke gosaria ez izatea eguneko gainerako jatorduak baino garrantzitsuagoa, baina nabarmentzekoa da, zalantzarik gabe, egunari baldintza onenetan heltzeko gure organismoari beharrezko dituen elikagaiak eta energia ematea bermatu behar baitugu horren bidez. Ezin baztertukoa da, halaber, gosaria gozamen bihurtzeak ohetik jaiki eta ziztu bizian sukalderuntz bultzatuko gaituen akuilu bilakatuko duela.

Ziur aski, gosari osoan pentsatzean burura etorriko zaizkizu txigortutako ogia, zerealak, gailetak, opilak eta abar, kafeak, infusioak edo txokolatedun esneak lagunduta, eta horrekin batera garaiko fruita freskoa edo zukua; eta baliteke zure goizeko dietan dagoeneko gehitu izana oliodun edo tomatedun ogia eta urdaiazpikoa edo beste hestekiren bat. Bada Maisor-ek proposatzen dizuna da haratago joan zaitezela, ohiturak eta betiko zaporeak alde batera utzi, gosarirako plater gazien aldeko behin betiko apostua egin eta arrain kontserbak erabiliz alternatiba ezberdinak diseinatzea, Gure errezeta liburuxka berrian hiru tosta aurkezaten dizkizugu, beste horrenbeste Maisor produktu erabiliz: ketutako hegaluze carpaccioa, antxoak oliotan eta sardintxoak. Ez baitzaigu goiza hasteko modu hoberik bururatzen familia osoarentzat egokia den Omega 3, proteina, bitamina, fosforo, magnesio eta abarren dosi galanta hartzea baino!

Jeitsi behera errezeta liburuxka eta ikusiko duzu errezeta oso errazak direla, azkar prestatzeko modukoak. Jakitun gara ordu horietan denbora urrezkoa dela eta ez dagoela egite zailetarako astirik; baina inolaz ere ez diogu uko egin behar dibertitu eta osasuntsu zein goxo jateari. Izan ere, ondo kudeatuz gero, astirik ezak ez du zertan talka egin slow food delakoarekin, zugandik gertu ekoitzitako kalitate goreneko artisau produktuez gozatzearekin, alegia. Ikusiko duzu.
IMG_1121
Hori ikusarazteko, KM0 filosofia dugu oinarri: gure Eerrezetetan sardintxoak edo antxoak erabili ditugu urdaiazpikoaren ordez eta ketutako hegaluzea, berriz, Noruegako izokinaren tokian. Gainera, Getariako Lahardi baserriko ahuakatearekin eta Pakita tomatearekin, gure arrantzaleek arrantzagune duten Bizkaiko Golkora irekita dauden lur emankorretako bi fruiturekin lagundu ditugu. Hogeita bost urte dira Jon Goenaga gipuzkoar kostaldean ahuakateak hazten aitzindari bihurtu zela; egun euren kalitate nabarmenagatik mirestuak diren ahuakateak ematen ditu bere haztegi txikiak. Juanan Arangurenek Askizuko Alikante baserrian hazten duen Pakita tomate ospetsua, aldiz, belaunaldiz belaunaldi nekazaritzan buru-belarri diharduen familiaren lanaren emaitza da. Horiekin, ingurumenarekiko arduratsua eta modu jasangarrian ekoitzitako produktuekin egindako gastronomia osasuntsu eta gozo-gozoaren aldeko aitortza bihurtuko duzu zure Maisor gosaria.
IMG_1106

 

Zera iradokitzen dizugu, txigorkiekin batera garaiko fruita freskoa, zuku egin berria, infusio bat edo kafea presta ditzazula; hartara, eguneroko festa bilakatuko duzu zure gosaria eta, zergatik ez, egun berezietan partekatu eta lasaiago gozatzea ere ez da aukera txarra. Pentsatu al duzu inoiz senitartekoak edo lagunak bazkaltzera edo afaltzera gonbidatu beharrean brunch edo hamaiketakoa egitera gonbidatzea?

Hau hasiera besterik ez da: errezeta liburuxkan jaso ditugun hiru proposamenak bestela gosaltzea posible dela zuri erakusteko dugun modua dira. Presta eta dasta itzazu hiru errezeta horiek eta ziur gaude zure irudimenak Maisor produktuak erabiliz errezeta berriak ontzera eramango zaituela. Parteka itzazu guztiak gurekin!

Maisor Errezetak. Nola prestatu gosarirako hiru tosta - doako pdfa