Urtarrilaren 17a, urtero bezala, egun handia izango da Getarian, eta hemen inguruan «San Anton, bixigua monton!» dio esaera zaharrak, gaur egun data zehatzetan jaten dugun kutixia, aspaldi, eguneroko dietaren platera zela oroitaraziz. Orduan ere txakolinarekin lagunduko zuten bisigua, baina dagoeneko San Anton Txakolinaren Eguna bilakatu da. Getariako Txakolinaren jatorrian, 90eko hamarkadan, San Anton eguna Txakolin Eguna bihurtu zen, uzta berri bakoitzaren aurkezpena aprobetxatuz bertako edaria ezagutzera emateko argudio gisa.
Getaria txakolinaren lurraldea da eta gero eta jende gehiagok gozatzen du jai honetaz, esperientzia gastronomikoaz eta astean zehar antolatzen diren kultur ekitaldi ugariez.
Urruti bazaude, zure San Anton eguna antolatzea proposatzen dizugu.
Maisorrek Getariako txakolin sorta zabala eskaintzen dizu.
Eta zer lagungarri hoberik gure Maisorren eskuz egindako antxoak oliotan baino.