Jasangarritasuna

 

MAISORen artisautzako arrain kontserbak egiten ditugu eta gu existitzeko beharrezkoa da arrantza egotea, hau da, beharrezkoa da itsasoko ekosistemak, biodibertsitatea, bere habitatak eta haien arteko interakzioak egoera onean egotea.

INGURUMENAREKIKO ETA BERE BALIABIDEEKIKO KONPROMISOA

Erantzukizuna eta konpromisoa, gure nortasunaren bereizgarriak. Artisautzako kontserbak egiten garatzen dugun jarduera 3 zutabe hauetan oinarritzen dira: arrantza jasangarria, arrantza baliabideen erabilera arduratsua eta ingurumenarekiko errespeturik handiena.

Lanerako erabiltzen ditugu espezieen %100 Kantauri itsasokoak dira, eta Getariako baxurako arrantzontziei erostea lehentasuna da beti guretzat, MSC arrantza iraunkorraren zigilua baitute.   Horrela bermatzen dugu produktua bertakoa dela eta arrantza tresnak iraunkorragoak eta itsasoko habitatarekin errespetutsuagoak direla ( inguraketa sareak eta kanaberak).

Gainerako produktuak erosteko (olioak, gatzak, ozpinak, poteak, enbalajeak…) bertako edo hurbileko hornitzaileak eta material birziklatuak eta birziklagarriak lehenesten ditugu beti.

IRAUNKORRA ETA OSASUNGARRIA

Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Elkano Fundazioarekin elkarlanean, gure oliotako antxoaren bizi zikloaren analisia egin dugu, eta karbono aztarna kalkulatu dugu, produktuak bere bizi ziklo osoan, hau da, antxoa harrapatzen denetik  bukaerako produktuaren bizitzaren amaiera arte, ingurumenean duen inpaktua ezagutzeko.

Gure produktuen bizi zikloa sakon ezagutzeak ahalbidetzen digu fokua hobetu beharreko alderdietan jartzea.  Ekonomia zirkularreko estrategien alde egiten dugu, erabilitako baliabideak optimizatzeko, ingurumenari egiten diogun kaltea murrizteko eta gure enpresa jarduera gero eta iraunkorragoa izaten laguntzeko.

Horrela, garapen iraunkorren helburuetarako NBEk duen 2020 agendan lagundu nahi dugu.

Lehentasunezko garapen iraunkorreko helburuak MAISORerako: