Deskribapena
Jose Luis eta Jose Miguel anaiek, Aian duten Agerreburu baserrian egiten dute zapore ezin hobea duen honako gazta artisaua. 30 urte baino gehiago daramatzate beren artaldetik jasotako esnearekin gaztak egiten. Urrezko hainbat domina irabazi dituzte World Cheese Awards sarietan. Gainera, 2017an, Idiziabal jatorri deiturako Ordiziako gazta txapelketa irabazi zuten.
Latxa ardiaren esne gordinez egindakoak dira Idiazabal Jatorri Deiturako gaztak eta Europako Ondare Gastronomiako bilakatu dira. Gutxienez bi hilabetez heltzen uzten zaie gaztei, % 45 gantz eduki ahal izateko. Ketua edo ketu gabekoa izan daiteke.
Erabiltzen diren ardiak Euskal Herriko arraza autoktonoak dira, ezaugarri bereziak dituztenak. Larreak, eguraldia eta artzainek erabilitako teknikak dira besteak beste, gaztaren kalitatean eragiten duten faktoreak eta hau hain berezia egiten dutenak.
Maisorren gazta hau Kantauriko antxoarekin batera jatea izugarri gustatzen zaigu. Bi zapore bizien konbinaketa hau mundiala da.
Iritziak
Oraindik ez da iritzirik jaso.