Galtzata Idiazabal gazta osoa

30,00  , BEZ barne

Latxa ardiaren esne gordinez egina da. Idiazabal Jatorri Deitura dituen gazta da, zein Europako Ondare Gastronomiko bilakatu da. Gutxienez bi hilabetez heltzen uzten zaie gaztei, % 45 gantz eduki ahal izateko.

Erabiltzen diren ardiak Euskal Herriko arraza autoktonoak dira, ezaugarri bereziak dituztenak. Larreak, eguraldia eta artzainek erabilitako teknikak dira besteak beste, gaztaren kalitatean eragiten duten faktoreak eta hau hain berezia egiten dutenak.

Maisorren gazta hau Kantauriko antxoarekin batera jatea izugarri gustatzen zaigu. Bi zapore bizien konbinaketa hau mundiala da.

Deskribapena

OSAGAIAK: ardi-esnea, gatza, gatzagia, hartzipen laktikoak.

Prestatzailea: Galtzata baserria, Oiartzun.

Batez besteko nutrizio-balioa (100 gr-tan):
Balio energetikoa: 1.777KJ / 429 Kcal
Gantzak: 36,2 g / horietatik saturatuak: 24,7 g
Karbohidratoak: <0,2g / horietatik azukreak: <0,2g
Proteinak: 24,6 g
Gatza: 1,7 g

Informazio gehigarria

Pisua 1,155 Kg