Getariako arrantzaleak itsasoratzeko prest
Kantauriko arrantza denboraldia hastera doa berdelaren arrantzarekin. Martxoa da horretarako sasoirik aproposena, neguan berdela itsas hondoan geratzen da, eta otsailean, gantz-maila handia hartu ondoren, azalera igotzen da. Getariako ontziak berdelaren sasoirako prestatzen ari da dagoeneko. Datozen egunetan, eguraldiak laguntzen badu, arrantzaleak itsasoratzen ikusiko ditugu. Gure arrantzaleek, arrantza teknika jasangarriak erabiltzen dituzte, itsas baliabideen kontserbazioa bermatuz. Maisorren, gure arrantzaleek arrantzatzen dituzten espeziekin egiten ditugu kontserbak. Berdelaren kasuan, ozpinetan edo ketua egiten dugu. Getariako portuan daukagun .