Category Archives: Noticias

MAISOR kontserbak, 20 urte Getariako antxoa artisau eran lantzen

2 hamarkada beteko ditugu aurten Getarian porturatzen den arrain freskoa artisau kontserbatan eraldatzen. Urte berezia izan dadin nahi dugu eta hainbat ekintza antolatuko dugu Getariako antxoa balioan jartzeko eta elikadura jasangarri baten alde egiteko asmotan. 1999ko uztailean ireki genituen portuan dugun dendaren ateak; orduan Itsas Mendi izena zuen. Baina Maisor obradorea, hilabete batzuk lehenago jarri genuen martxan, ateak irekitzen genituenerako, salmentarako produktua eduki ahal izateko. Sabino Iribar eta Sorkunde Iribar, gure izeba osabek sortu .

MAISOR hegaluze bentreska pikillo piperrekin errezeta Getariako Artzape Aldizkarian

MAISOR hegaluze bentreska pikillo piperrekin errezeta Getariako Artzape Aldizkarian
Getariako Artzape aldizkariak gure MAISOR produktuekin eginiko errezeta errez bat prestatzeko eskaera egin zigun, euren irakurleei proposatzeko. “Herriko Kutixiak” atalean argitaratu berri da gure MAISOR hegaluze bentreskarekin eta pikillo piper gorriekin egindako errezeta sinple baina goxoa. Hemen ere argitaratu nahi izan dugu errezeta hau gure jarraitzaileei ideiak emateko eta etxean prestatu dezazuen hurrengo afari edo bazkari batean, Getariako txakolinaz bustita! EGITEKO ERA Pikillo piper gorriak tiratan moztu eta apartatu. MAISOR hegaluze bentreska lata ireki. .

MAISOR Euskadiko 50 Top Esperientzien artean.

MAISOR Euskadiko 50 Top Esperientzien artean.
Duela 15 urte, gure hasieratan, Getariako tradizio bat berreskuratzeko helburuarekin ekin genion gure lanari. Izan ere, gure arbasoek egiten zuten kalitatezko antxoa, guztien mahaietara gerturatu nahi genuen. Duela pare bat urte tradizio hau jendeari gerturatu nahi izan genion. Honela, esperientzia desberdinak jarri genituen martxan, gure bezeroek MAISOR antxoak dastatzeaz gain, elaborazio prozesua ere gertutik eta zuzenean bizi eta ezagutu zezaten. Orain, gure “Kantauriko antxoak egiten ikasteko tailerra” Euskadiko 50 Top Esperientzien artean aurkitzen da .